
Advertise on podcast: ZuZeuko Bipareta
Rating
5from
This podcast has
56 episodes
Language
EnglishPublisher
ZuZeu PodcastExplicit
No
Date created
2019/03/31
Latest episode
2025/12/25
Average duration
43 min.
Release period
54 days
Description
Hizketaldi saioak, askotariko gaiez, Euskal Herri osoko gazteekin. Beren bizimodua, zaletasunak, gogoak, ametsak… ezagutuko ditugu.
Unlock ZuZeuko Bipareta podcast Email contact info,
Listeners & Audience details
Email contact information
Direct podcast contact details

Listeners
Audience numbers & engagement insights

Audience details
Podcast Insights

Podcast episodes
Check latest episodes from ZuZeuko Bipareta podcast
Izar de la Hoz Agirre (Itsasoko izakia)
2025/12/25
Izar de la Hoz Agirre Getarian jaio zen, 1999an. Bi urte zituenean, itsas bidaia bati ekin zion, gurasoekin eta anaiarekin batera, Silver Cloud belaontzian. Atlantikoa zeharkatu ondoren, ia Hego Amerika eta Karibe osoan ibili ziren. Dozenaka herrialde, kultura eta hizkuntza ezagutu zituzten, eta abentura asko bizi, baita arriskuren bat ere. DBH hastekoa zela itzuli behar izan zuten, baina gerora Pazifikoan ere ibili dira eta munduari bira ematen jarraitu nahi du. Altuerako patroi gisa edo bidaiari gisa...
Eñaut Urkiza Aizpurua (Euskarabentura, aparteko esperientzia)
2025/12/01
Eñaut Urkiza Aizpuruak 16 urte ditu, Lapuebla de Labarcakoa da (Arabar Errioxa) eta Assa ikastolan ikasten du. Etorkizunean, Ferrari auto enpresan lan egin nahi luke, ingeniari mekaniko gisa. Uda honetan, kirola eta euskara uztartzeko asmoz, Euskarabenturan parte hartu du, beste 125 gaztetxorekin eta 28 laguntzailerekin batera. Esperientzia berezia izan da berarentzat; bizitzan behin izatea merezi duen abentura handi bat. Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, aitzakiatzat hartuta, ekimen horretaz, euskaraz eta bere bizimoduaz aritu gara...
Andoni Carpentier Ampo (Parkour, free-running eta tricking-a, jauzika bizitzea)
2025/11/11
Andoni Carpentier 1996an jaio zen, Angelun (Lapurdi). Nerabea zela, rapa abesten eta parkourra egiten hasi zen. Parkourretik freerunning-a eta tricing-a ere egitera pasatu zen. Acrofeel elkartekoa da eta elkartearen gimnasioan nahiz kalean entrenatzen da, astean hirutan. Jarduera horiek “mugimenduaren artetzat” jotzen ditu, ez kiroltzat, nahiz eta tarteka lehiaketetan parte hartzen duen. Bi izengoiti ditu: Andoken musika arloan erabiltzen du; Andouble, berriz, mugimenduaren arteetan. Musikari dagokionez, bakarlari gisa ez ezik, Aléa Lyrique hip hop taldean ere aritzen da. Horrez gain, Baionako Oreka Zirkoan akrobazia irakaslea da.
Jon Fernandez Iturregi (Senak gidatutako musikaria)
2025/10/20
Jon Fernandez Iturregi (Bilbo, 1995). Klarinetea, pianoa, bateria, trikitia, eta gitarra jotzen daki, baita abesten ere. Beraz, berak bakarrik talde bat osatzeko adina musika tresna menderatzen ditu. Amari esker, garai batean kontserbatorioko ikasketak amaitu zitzan tematu zelako. Txopet taldeko kidea da, Iñigo Guemes eta Andoni Barinaga-Rementeriarekin batera. Jonek teknika ezagutzen duen arren, bere senaz baliatzea gustatzen zaio eta horrek kolore berezia ematen dio taldearen musikari. Gizarte hezitzailea izanik, Urduñako nerabe etorkinen harrera zentroko koordinatzaile lanean jarduten du...
Irene Araujo Garcia (Dantzaren bidez, auzogintza)
2025/09/29
Irene Araujo Garcia 2001ean jaio zen, Iruñean. Bost urte zituenean Oberena euskal dantza taldean sartu zen eta egun bertan jarraitzen du, dantzatzen zein helduei erakusten. Arrosadia eta Azpilagañako talde feministan ere parte hartzen du. Lanbidez, erizain laguntzailea da, X izpietan espezializatua…
Amaia Chocarro Salaberria (Artea itsasargi)
2025/09/08
Euskal Herri osoko gazteen bizimodua, zaletasunak, gogoak eta ametsak ezagutzeko hizketaldi saioak… BiPareta poZkasta, denboraldi berri bat Ainara Mendiolarekin.
Amaia Chocarro Salaberria Donostian jaio zen, 2002an. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen. Idazketa, argazkilaritza eta zinema ekoizpena gustatzen zaizkio, baita begirale izatea ere. Une honetan, Besarkada baten usaina eleberri laburra idazten ari da. 2023tik aurtengo udaberrira arte Bipareta podcasta aurkeztu du; orain, denboraldi berriko lehen elkarrizketatua da.
Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian)
2025/01/27
Gazte asko gara zaintzan oinarritutako lanak gure lehen ogibide bilakatzen ditugunak. Izan, umeen monitoretzan, haurren eskola-laguntzan, entrenatzaile gisa,... Gehienetan, guk geuk bizi izan dugunaren esperientziatik abiatuta, ilusio eta maitasun osoz, baina formakuntza eskasa edo inolako formakuntzarik gabe hasten gara ume eta gazteekin egoten. Izugarrizko ardura da, gugan jartzen dutena, eta nahiz eta, gure hoberena ematen saiatzen garen, askotan zaila da sortzen zaizkigun zenbait egoerari zuzenki aurre egiten jakitea. Zer esanik ez, aniztasun funtzionala edo nolabaiteko behar berezia duten pertsonen zaintza egin behar dugunean. Gizarteak orokorrean izugarrizko desinformazioa baldin badu, ezinezkoa egiten da zaintzan lan egiten dugun pertsonok beharrezko informazioa eta formakuntza edukitzea. Gaurko atalean, aisialdiaren funtzinamendua aztertu eta inklusioari espazioa eskainiz, Laura Flores eta Amaia Salsamendi izan ditugu gurekin hausnarketan...
Gazteak (Zeinena da etorkizuna?)
2024/11/25
Gazteok "kristalezko belaunaldia" omen gara, edozein zailtasunaren aurrean apurtu egiten garen belaunaldia, ezer jasateko gaitasunik gabekoak. Baina, etorkizuna ere bagara, eta gure esku d**o mundu honen noranzkoa. Ardura guztia jarri nahi digute gainean, inork gugan konfiantza ez duen bitartean; inork gu entzuten ez gaituen bitartean. Ezinezkoa zaigu etorkizun batean pentsatu, orain jasan ezin batean bizi garen bitartean. Oso zaila da oraina deseraikitzen saiatzea, sistemak itotzen gaituen bitartean, honek guztiak gure osasunean eragiten digun bitartean. Gurea da etorkizuna, eta gure erara sortu nahi dugu, baina agian ezin dugu guk bakarrik egin...
Migrazioa (Inor ez da ilegala)
2024/11/04
Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen ari diren migrazioaren kontrako legeak, giza eskubideak kolokan jartzen dituzte; laguntza humanitarioa, esaterako, ilegala bihurtuz. Gaurko atalean, migrazioaren egoera gertutik aztertuko dugu. Horretarako, Ana Perez, SMHko kide, eta Itziar Gomez eta Malen Garmendia, Irungo Harrera Sareko kideak gonbidatu ditugu BiParetara...
Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)
2024/02/12
Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guztia eta nola eragiten du gure bizitzetan. Horretarako, Maddi Etxeberria nutrizionista eta Ana Goitia, aurkezle eta umorista ditugu.
Unibertsitatea (Unibertsitatera joatearen obsesioa)
2024/01/29
18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu, izan familiarengandik, ikastolarengandik, lagunengandik, ingurukoengandik... Baina zalantzarik gabe presio gehiena unibertsitatearekin lotuta dator. Oraindik ere, guztiz zabaldua d**o unibertsitatera joatearen prestigioa eta exijentzia, etorkizun on bat izateko aukera bakarra balitz bezala onartua gure gizartean. Hamaika bide eta aukera desberdin daude eskuragarri, ez dugu zertan bat bakarra aukeratu, eta hala ere, jarraitzen dugu unibertsitatera joatea arrakasta eta gehiagotasunarekin lotzen hein handi batean. Obsesio eta estigma honen inguruan hitz egiteko, gaurko atalean Peio Gonzalez, lanbide heziketa egin ondoren bi ingeniaritza egindakoa, eta Uxuri Urrate, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketan hasitakoa ditugu.
Historia (Nork idatzi du historia?)
2024/01/15
Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta egi bakarrarekin idatzi eta ikasi egiten dugun zerbait? Honetan ere gerren garaileek dute hau idazteko boterea, haien modura kontatzeko gaitasuna, haien errealitatea soilik mantentzeko aukera, eta beste munduko errealitate guztiak isilaraztekoak. Hori dela eta, beste errealitateak ezagutu nahi ditugu eta hauen ezjakintasunaren eragina aztertuko dugu. Horretarako, gaurkoan Emily Otaegi, Nikaraguan jaiotako Asteasutarra, eta Iñigo Garcia, Historialari eta Indian jaiotako bi alaben gurasoa, ditugu.
Lagunak (Lagun arteko harremanak)
2023/12/18
Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta d**o eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen erdigunea kokatzen ditugu kuadrillak eta gure harremantzako modua baldintzatu besterik ez digute egiten. Badakigu kuadrilla gabe bizitzen? Zein nolako eragina dute beste lagun arteko erlazioak? Honetaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egiteko, gaurko atalean, Lorea Aramburu, Jon Allaflor eta Maria Saenz ditugu, testu inguru guztiz desberdinetako, hiru gazte. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak...
Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)
2023/12/12
Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko iruzkinetara kondenatuak. Jakin badakigu alkohola edateak ez duela inolako onura egiten osasunari, baino oraindik ere, pentsaezina zaigu, festa giroan, batez ere, norbaitek alkoholik ez kontsumitzeak. Zentzugabezkoa bada ere, berriro, desberdin dena seinalatu egiten dugu. Atal honetan, alkohola ez edateak dakartzan egoera eta zentzugabekeriei buruz hitz egingo dugu, Magali Gorroño, gazte abstemioa, eta Ander Edo, edale soziala izandakoa. Kaskoak jarri eta ...
Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)
2023/12/05
Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan d**o honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin.
Podcast sponsorship advertising
Start advertising on ZuZeuko Bipareta relevant audience podcasts
You may also like to advertise on these Podcasts

4.8815227
ArtCurious Podcast
Jennifer Dasal/ArtCurious

4.9328531398
REAL AF with Andy Frisella
Andy Frisella

3.99051569
20/20
ABC News

4.91365714
The Learning Leader Show With Ryan Hawk
Ryan Hawk

4.92111503
the bossbabe podcast
Natalie Ellis

4.3386712001
The Megyn Kelly Show
SiriusXM

4.947909416
The Shawn Ryan Show
Shawn Ryan

4.5185359
Who, When, Wow!
Tinkercast | Wondery

4.6688411126
Armchair Expert with Dax Shepard
Armchair Umbrella

4.9554622200
The MeidasTouch Podcast
MeidasTouch Network