
Advertise on podcast: New Yorkeko munduak
This podcast has
303 episodes
Language
EnglishPublisher
BerriaExplicit
No
Date created
2019/05/08
Latest episode
2026/10/18
Average duration
4 min.
Release period
13 days
Description
Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Unlock New Yorkeko munduak podcast Email contact info,
Listeners & Audience details
Email contact information
Direct podcast contact details

Listeners
Audience numbers & engagement insights

Audience details
Podcast Insights

Podcast episodes
Check latest episodes from New Yorkeko munduak podcast
Loti ederrak
2026/10/18
Loti ederrak esaten zaie zientzian aspaldian idatzi eta ahaztuta geratu ziren artikuluei, bat-batean norbaitek berreskuratu eta teoria berri bat sortzeko balio dutenean. Zein edo zeinek ideia bat izan zuen, ez zitzaion kasurik egin, eta urteak geroago beste zientzialari batek ideia hura aurkitu, baieztatu eta handitu egiten du.
Etxerako ostera
2026/10/05
Aurreko astea eroa izan da. Hegaldia hartu eta Euskal Herriratu naiz. Siri Hustvedtekin elkarrizketa Bilboko Euskaldunan, Xabier Leteren ingelesezko itzulpenaren aurkezpena Donostian, Bitartean heldu eskutik poema-liburuaren 25. urteurreneko emanaldiaren iragarpena Arriagan eta, bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoaren inaugurazioa atzo.
Argi hura
2026/09/28
Ostiral arratsaldea argi berezi batek hartu zuen New Yorken. Ametsetakoa zirudien. Urrezkoa, laranja, gorria. Aurreko egunetako ilunabarrak ere ikusgarriak izan ziren, baina hark bazuen beste zerbait. Ez zuen lasaitasuna transmititzen, ezinegona baizik.
Erantzuna
2026/09/21
Arrebak deitu dit. Auto berria erostera joan dela kontatu dit.
Euskalgintzan egin du lan bizitza osoan, erretiroa hartu duen arte. Autoa zahar geratu zaiola eta, berria erostea erabaki du. Anaiak lagundu dio. Kamioizalea izanik, badaki zerbait motor kontuez.
Joan dira biak auto saltoki batera. Badute modelo bat gogoan, baina onena saltzaileari galdetzea otu zaie: zer dagoen berri, zero kilometroko autorik badagoen eta horrelakoak.
Gizon bat atera zaie. Gaztelaniaz agurtu ditu. Arrebak, edukazio handiz, galdetu dio ea euskaraz badakien. Ezetz. Ados. Orduan, ea saltzaile euskaldunik badagoen galdetu dio. Gizonak baietz, gaztetxo bat badagoela, baina une hartan kanpotik dabilela. Gainera, berak askoz gehiago dakiela autoei buruz.
—Nik ez dut sekula arazorik izan autoak saltzeko euskaraz jakin gabe —esan die harroxko.
—Bada, nik uste gaur izango duzula lehena —bota dio anaiak.
Eta biak atera dira dendatik.
Eleanor
2026/09/14
Parketik paseatzen gabiltzala, Eleanor Roosevelten irudiaren aurrean geratu gara. Elizako santuei eskatzen zaien legez, Nereari otu zaio Eleanorri zorte ona eskatzea.
—Egia esan, –esan dit– Eleanorri sekula ez diogu ezer eskatu. Migrariei laguntzeko seguru egokiagoa dela.
Sator hizkuntza
2026/09/07
Sator bat d**o amaren baratzean. Lurra irauli eta ateratzen da inor zelatan ez duenean. Hori esan dit amak. Amaren sator hori izan dut gogoan uda partean. Konturatu bainaiz euskara sator baten modukoa dela.
Etxeko bandan
2026/06/22
New York pozik ibili da egunotan. Knicks taldeak NBAko txapelketa irabazi du 53 urte geroago, eta halako poz eta batasun sentsazioa sortu da hirian.
Azken aurreko partidan ehuneko 99,6ko aukerak zituzten galtzeko. Bada, gainerako ehuneko 0,4 horri eutsi zioten, eta irabazi. Sinisteko beti dagoela aterabideren bat, beti aukera bat.
Picasso edo Duchamp
2026/06/15
Arte adituak ez dira ados jartzen zein izan zen arte garaikidearen historian garrantzitsuagoa: Pablo Picasso ala Marcel Duchamp.
Picassoren koadro bat ikusita segituan dakigu norena den. Gernika edo Avignongo andereñoak hor daude. Duchamp, berriz, ez da hain erraza. Batzuetan ez zuen margotu ere egiten.
Zortea
2026/06/08
Nahiz eta New York Knicksen finalek arreta eta emozio handiagoa piztu, hasi da nabaritzen mundiala New Yorken: iragarkiak, trenak margotuta, eta sarrerak. Estreinako partidan Brasil eta Maroko ikusteko 1.700 dolar da merkeena. Eta finala 8.000. Presidenteak berak, ezohiko zentzu komunaren atake batean, esan du berak ez lukeela hainbeste diru ordainduko.
Fred
2026/06/01
Alokairu-eraikin batean bizi gara. Ehun urte baino gehiago ditu. 1914an eraiki zuten. Maiatzero berritzen dira alokairuak eta, ondorioz, bizilagunak ere bai.
Guk zortzi urte daramatzagu eraikinean. Europarrak izaki, ez gara erraz etxez aldatzekoak. Behin gustuko etxea aurkituta, eta auzora eginez gero, bada zertarako aldatu?
Kirmen Jose
2026/05/25
Kafea eskatzera joaten naizen bakoitzean izena galdetzen didate kutxan. Errotulagailuarekin idazten dute kartoizko kikaran eta kafea prestatzen duenari pasatzen diote. Prest duenean, izenarekin deitzen du. Jose.
Zeure buruari galdetuko diozu zergatik ez dudan Kirmen esaten, Jose baizik. Bada, Kirmen oso zaila egiten zaielako hemen. Letraz letra esan behar dut, akatsik egin ez dezaten.
Hi and bye
2026/05/18
“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte.
Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere.
Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin.
Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.
Siri eta Paul ginen
2026/05/11
Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen.
Ez dut erabiltzen “zendu” hitza, Sirik esan baitzuen “hil” erabili behar dela, ordezko hitzik gabe. Ingelesez pass away esaten da. Eta hark galdetzen zuen: “Pass away? Zer da hori? Nora pasatzen da pertsona?”. Pertsona hil egiten da.
Judith Butler dela eta
2026/05/04
Judith Butler pentsalaria entzutera joan gara PEN World Voices literatura jaialdiko hasierako ekitaldira. Itzal handia hartu du Estatu Batuetan eta munduan, eta demokraziaz hitz egitera etorri da New Yorkera, Villageko eliza zahar batera.
“Demokraziaz ari gara, baina demokrazia osorik ez d**o hemen oraindik”, esanez hasi du hizketaldia.
Ke arteko eguna
2026/04/27
Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
Podcast reviews
Read New Yorkeko munduak podcast reviews
Podcast sponsorship advertising
Start advertising on New Yorkeko munduak relevant audience podcasts
You may also like to advertise on these Podcasts

4.947754411
The Shawn Ryan Show
Shawn Ryan

4.5185359
Who, When, Wow!
Tinkercast | Wondery

4.6687771116
Armchair Expert with Dax Shepard
Armchair Umbrella

4.9554112195
The MeidasTouch Podcast
MeidasTouch Network

4.639655
Only Murders in the Building Podcast
Straw Hut Media

4.7831518
The Home Service Expert Podcast
Tommy Mello: $200 Million Founder|Forbes, Inc., Entrepreneur Columnist

4.443481356
Something You Should Know
Mike Carruthers | OmniCast Media

4.7906254
Everything is Fine
Jennifer Romolini and Kim France

4.610848573
Serialously with Annie Elise
Annie Elise & Audioboom Studios

4.41171483
The Outlier Health Podcast
Matt Frazier, Matt Tullman, Isabelle Caputo, and Doug Hay