1488596585
Berria FM

Advertise on podcast: Berria FM

This podcast has
104 episodes
Language
English
Publisher
Berria
Explicit
No
Date created
2019/11/20
Latest episode
2026/06/23
Average duration
52 min.
Release period
16 days

Description

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.

Unlock Berria FM podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Berria FM podcast


Espaloian txaloka nahi lituzkete andreak
2026/06/23
1996an lehertu zen alardeen gatazkaren muina, emakumeen parte hartzearekin loturikoa. Irunen ekainean, eta Hondarribian irailean, emakumeek urte hartan egin zuten, lehenbiziko aldiz, desfilean sartzeko ahalegina. Ez zuten lortu. Eta zera jaso zuten bueltan: biolentzia. Zauria borroka bihurtuta, 30 urte egin dituzte ordutik espaloitik erdigunera bidea urratzen; baina, oraindik, andreei gizonen gisara festaren parte izatea eragozten dieten alarde baztertzaileak dira nagusi bi hirietan. Noren babesarekin? Noiz arte? Bada bide orririk? Maite Asensio Lozano izan dugu solaskide, eta harekin agurtu dugu Berria FMren denboraldia. Azkena dugu hau, entzule.
Udaleku transfeministak, zarataz harago
2026/06/09
Bernedoko udalekuen auziaren inguruko zalaparta ez da apaldu. Guraso batzuek jarritako salaketen harira abiatutako bide judiziala egiteko d**o oraindik, eta hau ere heldu da berriki: Arabako Foru Aldundiak zigortu egin du udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkartea, «hutsegite administratibo batengatik». Azken horren aurretik, baina, «zaratatik» urrun, 23 eragilek topaketak egin zituzten apirilean, bultzatzen duten aisialdi eredua lantzeko, eta aisialdi hezitzaile, euskaltzale eta eraldatzailearen aldeko aldarria zabaltzeko. Urtxintxako Itoitz Serna Araujo lagun, horretan jarri dugu arreta Berria FMn.
Nondik hasi kontatzen
2026/05/27
Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere. Hortik has liteke kontatzen euskal genealogia feminista.
Ukendu kolektiboa orbainei
2026/05/13
Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?
Ahots gehiago letren erdigunean
2026/04/29
Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.
Erotikaren esanahi guztiak
2026/04/15
Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena soziala iraultzeko? Puritanismoa noren kontua da? Zer gorputzi aitortzen zaie gozamenerako eskubidea? Lorea Gurutxarrik ere eman digu pistarik.
Prekarizazioaren kontrako bultza
2026/03/18
Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek aurrenekoz: Euskal Herrirako gutxieneko soldata prapioa eskatu dute Hegoaldean, eta langa 1.500 euroan ezartzea. LABeko idazkari feminista Maddi Isasik eman dizkigu gakoak.
Haize zakarra eskuinetik
2026/03/04
Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista antifaxismoaren baitan kokatu beharra izan ditugu hizpide. Bestalde, «kriptoprofeta» kontzeptua aurkeztu digu Andrea G. Galarretak, eta amu bat utzi.
Errutinak ez ditzan irentsi
2026/02/18
Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria FMn. Errutinaren ajeak, «molestatu behar duten protestak» eta memoriari loturiko premiak atera dira azalera.
Segurtasun kulturala medikuarenean
2026/02/04
«Emakumeen, genero ez-normatiboen eta euskaldunen aurkako zapalkuntza eta bazterketa egiturazkoak dira; osasun sisteman txertatuta daude». Ospitale eta osasun etxeetan hainbat bazterkeria kasu atzemandakoa da Garbiñe Elizegi Narbarte, eta, batik bat, euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoekin eta genero diskriminazioarekin lotutako esperientziei behatu die, baita bi-biak loturik azaleratu ohi diren kasuei ere, preseski. Auzia sakon ikertu, eta tesia ondu du berriki. Asmoa ez da diagnostiko hutsa egitea; begirada errotik aldatzea dakar haren proposamenak.
Ikusezinak fokuratzea
2026/01/21
Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa d**o eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero Alfonsok: ‘Euskal emakume zinemagileen ikusezintasunaren genealogiak: Yannick Bellonetik eta Kimuak programaren lehenbiziko belaunaldira (1947-1998)’. BerriaFMn eman ditu gakoak, auzitan jarri kanonak, eta oroitarazi aulki hutsak.
Indar metaketa feminista Astran
2025/12/23
Hau du BerriaFMk 2025eko azken saioa. Ez du ohikoan estudioan egin, ez ditu ohiko hormak izan testigu: Gernikako Astra izan du agertoki eta aterpe, haren hogeigarren urteurrenaren aitzakian. Bai Astrarekin eta mugimendu feminismoarekin ere harreman estua duten Johana Olabarria, Naia Torrealdai eta Arlette Apraiz mahaiaren ingurura gonbidatu, eta urteotako ibilbidearen errepasoa egin dugu haien eskutik. Gatazkak, militantzia eredu bizigarriak, erresistentziak, erasotzaileen inguruko konplizitate sareak eta etorkizun desiragarriak, horiek eta beste ekarri ditugu solasera kultur fabrikan.
Errezoekin atzera bultzaka
2025/12/17
«Ezustekoa ez da izan, baina mingarria bai». Abenduaren 9an eman zuen sententziaren berri Arabako Probintzia Auzitegiak, eta hura «zaplazteko» baten gisara deskribatu dute Askabide klinikako kideek. Epaileak errugabetzat jo ditu klinikaren aurrean abortuaren kontrako elkarretaratzeak egin zituzten 21 pertsonak. Haien errezoetan ez du atzeman biolentziarik. Klinikako arduradun Naroa Iturri eta zentroaren abokatu Bea Ilardia BerriaFMn izan dira auziari buruz hitz egiteko. Suminduta daude. «Emakumeen eskubideak eta askatasunak biltzen dituzten arau eta lege guztiek ikaragarrizko erresistentziak dauzkate».
«Hirekin nola? Xoka?»
2025/12/03
Abenduaren 3arekin, alegia Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera heldu den saio honetan, euskararen labirintoan barneratu gara, hizkuntzak eta generoak topo egiten duten bidegurutzean arreta jartzeko. Beatriz Fernandezen Ariadnaren haria liburua orriztatu dugu horretarako, eta Ana Jaka idazle eta EHGAMeko kidea izan dugu parez pare. Hizkuntza ez-sexistaren mitoa, inertziak astintzeko beharra eta euskara “zikintzeko” orduan nork duen zilegitasuna izan dugu hizpide harekin. Hori gutxi balitz, hitano ez-binariorako proposamena ere ezagutu dugu; ez noka, ez toka: xoka.
Tortura: bortxa politikoa, eta matxista
2025/11/19
Euskal gatazkaren testuinguruan emakumeek pairatu duten tortura politikoa aztertu du Olatz Dañobeitiak Sorginak, putak, terroristak liburuan; «indarkeria matxistaren beste ertz bat». Haren tesitik abiatuta eta prozesu kolektibo baten ondoren osatu du liburua eta Iruñean aurkeztu aurreko orduetan izan da Berria FMn; mugimendu feministak Iratxe Sorzabali babesa adierazi eta tortura matxista salatzeko agerraldia egin duen arrats berean. Torturak genero dispositibo gisa duen funtzioa, komunitate bat torturagarri bihurtzeko erabiltzen diren mekanismoak, isiltasunekin tartekatzen diren testigantzak eta osatze prozesuak izan ditu hizpide, besteak beste.

Podcast reviews

Read Berria FM podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Berria FM relevant audience podcasts


What do you want to promote?