
Advertise on podcast: Barruan gaude
This podcast has
98 episodes
Language
EnglishPublisher
EITB Radio Televisión Pública VascaExplicit
No
Date created
2021/04/26
Latest episode
2026/11/06
Average duration
44 min.
Release period
51 days
Description
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Unlock Barruan gaude podcast Email contact info,
Listeners & Audience details
Email contact information
Direct podcast contact details

Listeners
Audience numbers & engagement insights

Audience details
Podcast Insights

Podcast episodes
Check latest episodes from Barruan gaude podcast
97. Katixa Agirre, liburua zabalik
2026/11/06
Mudantza egin berritan, etxea oraindik ere jantzi gabe, pareta zurien artean gaude. Piano bat, mahai bat eta Bilbao zaharrena eta berriena elkartzen diren paisaia parez pare. Katixa Agirre liburuek harrapatuta eta liburuengandik ihesi ibili ohi da. Istorio batetik bestera. Izan balizko munduak marrazten, izan iraganekoak ikertu eta asmatzen. Gasteiztarra gidoigintza irakaslea da EHUn, eta euskal idazle garaikide nabarmenetakoa da. Kafe baten bueltan hartu gaitu bere egongelan.
96. Edorta Jimenez, derrota guztiak dira bidea
2026/10/30
Mundakako olatuek itsasertza kolpatzen dute Edorta Jimenezen etxetik metro gutxira. Egongelatik ikusi eta entzun daiteke aparraren zurrumurru amaitezina. Idazleak hormak itsas nabigazio mapaz josiak ditu. Galera handien planoz. Pierre de Lancre inkisidoreak, itsasoa, biderik ez duen bidea zela esaten omen zuen. Edo halaxe oroitu du behintzat Jimenezek. Lurra amaitu zaio eta orain itsasora begira d**o, amaitezina baita.
95. Gorka Arrese, liburu ederraren bila
2026/10/23
Hogeitamar urtetan zehar Susa Argitaletxeko editore izan zen eta “Egunkaria”ren sorkuntzan parte hartu zuen. Txikitan margotzea maite zuen, eta heldutan margolanak. Arteak txunditzen du eta liburu ederraren bila igaro du bizitza. “Zergatik idazten du idazleak? Aurreko liburua horren ederra iruditzen ez zaiolako”. Baina liburu ederra izateko deabruak bezala idatzi behar da eta hori ezinezkoa da. Ala?
94. Amaia Hennebutte, haurren begietatik
2026/10/16
Senpereko XVI. mendeko baserri batean bizi da aktore, idazle eta marrazkilaria. Sagarrondo sail batera ematen du sukaldeak eta atariko mahai bat eskaini digu solaserako. Irudimenaren muinera egiten du Amaia Hennebuttek, haurraren begiradak eskaintzen duen bidezidorretik. Ukrainan eta Libanon ere izan da, gerra guneetan kulturaren eta ipuinen bidez irribarreak pizten. Irakasle izan zen eta bizia sormenari eman dio
93. Oskar Alegria, behien hizkuntzan ari da
2026/10/09
Teilatuan zulo bat du Oskar Alegriak. Bertatik argia sartzen zaio etxera. Eta euria ere bai. Lastoa du zoruan eta mahai bat egin du artzain baten bordako atearekin. Mikrofonoak bertan jarri ditugu. Behien hizkera maite du zinemagileak eta behien inguruan solas egitea ere bai. Memoria buztina bezala dela esaten du, eta lanabes gisa erabili izan du bere filmetan. “Barruan gaude” podcastaren seigarren denboraldiko lehen atal hau denboraren kapsula bihurtuko dela dio: "Itzuliko gara hona, edo agian ez gara inoiz hemendik aterako".
92. Aitor Etxebarria, elektronikatik klasikora eta buelta
2026/01/02
El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu du, bere sorterriko bonbardaketaren inguruko sinfonia bat. “Ez dakit zer egingo nukeen musikarik izango ez balitz”, aitortzen du. Etxean estudio bat du, hiru piano eta martxan dituen ideia mordoa.
91. Itxaso Compañon, familiako bodegara itzulera
2025/12/26
Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Compañonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen lehen ardoa egitea. “Ez d**o horren txarra, zuk egina izateko!” esan zion honek. Ordutik ardogintzan dihardu. Arabako jatorrizko izendapenaren alde dabil borrokan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
90. Izaskun Urkijo, pelikularen barrunbeetatik
2025/12/19
Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gaitu, infusio bero batekin.
89. Kontxita Beitia, katea ez da eten
2025/12/12
Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria da Beitia, ikastolen sortzailea eta transmisioaren bultzatzailea. Garai ilunotan beldurra duela aitortzen badu ere, begietan argiak dirdir egiten jarraitzen dio.
88. Aner Ansorena, politikariei belarrira hitz egiten die
2025/12/05
Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.
87. Garbiñe Biurrun, ezusteko epaile bat
2025/11/28
Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez du toga zintzilikatzeko inolako asmorik. Eta bere Tolosako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean
2025/11/21
Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana da. Oraindik ere mantentzen duena. Helmugara bidean jarraitzen baitu.
85. Scott Zuñiga, bizitza berri batean
2025/11/14
Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuñiga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere buruan sinesten hasi dela aitortu digu. Donostiako Amara zaharreko etxeko ateak zabaldu dizkigu, gitarra soinean duela.
84. Maria Zubizarreta, armiarma kobazuloan
2024/12/06
Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gain, Sorgina ere bada. Eta arte obrak egiten ditu ehuntzearen ehuntzez.Bere kobazuloko ateak zabaldu dizkigu "Barruan gaude"ren denboraldia amaitzeko.
83. Ainara Azpiazu, jendartea irakurtzetik marraztera
2024/11/29
Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
Podcast reviews
Read Barruan gaude podcast reviews
Podcast sponsorship advertising
Start advertising on Barruan gaude relevant audience podcasts
You may also like to advertise on these Podcasts

4.91365714
The Learning Leader Show With Ryan Hawk
Ryan Hawk

4.92111503
the bossbabe podcast
Natalie Ellis

4.3386712001
The Megyn Kelly Show
SiriusXM

4.947934417
The Shawn Ryan Show
Shawn Ryan

4.5185359
Who, When, Wow!
Tinkercast | Wondery

4.6688411126
Armchair Expert with Dax Shepard
Armchair Umbrella

4.9554622200
The MeidasTouch Podcast
MeidasTouch Network

4.639655
Only Murders in the Building Podcast
Straw Hut Media

4.7833521
The Home Service Expert Podcast
Tommy Mello: $200 Million Founder|Forbes, Inc., Entrepreneur Columnist

4.443561366
Something You Should Know
Mike Carruthers | OmniCast Media