1567878868
Basilika

Advertise on podcast: Basilika

Categories
Country
Spain
This podcast has
88 episodes
Language
English
Publisher
Basilika
Explicit
No
Date created
2021/05/17
Latest episode
2026/07/24
Average duration
89 min.
Release period
40 days

Description

Basilika podcasting espazio bat da, arakatu nahi duena pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta egungo kultur ekoizpenaren forma askotarikoen gaurkotasun-harremanetan. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak, kazetariak) eta egiteko moduak biltzen ditu, podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko. Oraingoz hauek dira programa horiek : Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector Conflictivo, Phoenix Ragazza, Koro eta Besaulkia. https://basilika.eus/

Unlock Basilika podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Basilika podcast


Subua #02 | Gereziondoaren denbora
2026/07/24
Nola filmatu arbola bat? Sumiko Hanedak, 'Usuzumi no sakura' (1977) filmean, edadetu baten moduan irudikatzen du mila urtetik gorako gereziondo bat, erakutsiz nola zimurtzen zaion azala, nola bermatzen den makuluetan, nola zaintzen duten bizilagunek, zerk eusten dion bizitzari. Erreferentziak: Algarín Navarro, Francisco, ed. 2024. "Especial Sumiko Haneda". 'Lumière'. https://www.elumiere.net/especiales/haneda/index.php. Algarín Navarro, Francisco, eta Irene González-López. 2024. "Presentación do ciclo 'Ampliar os afectos. O cine de Sumiko Haneda'". Filmoteca de Galiciak argitaratua. YouTube, 49:04. https://youtu.be/fuK7PSPTLZA. Balsom, Erika. 2021. "Rustling Leaves". 'NLR/Sidecar'. https://doi.org/10.64590/pgn. Centeno-Martin, Marcos, Irene González-López eta Alejandra Armendáriz-Hernández, ed. 2026. 'The Documentary Cinema of Haneda Sumiko: Japan in Transition through Gender, Arts, Nature and Society'. Routledge. Hammer, Barbara, zuz. 2000. 'Devotion: A Film About Ogawa Productions'. Barbara Hammer. Haneda, Sumiko, zuz. 1977. 'Usuzumi no sakura'. Jiyu Kobo. Muguiro, Carlos, ed. 2006. 'El cine de los mil años: una aproximación histórica y estética al cine documental japonés'. Nafarroako Gobernua.
Subua #01 | Sara Gómezen ekarpena
2026/03/18
Nola filmatu iraultzaren ondoren egiteke dauden iraultzak? Sara Gómez zinemagile kubatarraren lanetan aurkitu dezakegu erantzun bat. Saio honetan, 'Mi aporte' (1972) filmaz aritu gara: emakume langileen hitza jaso ahala bere burua destolesten duen dokumental kritiko batez. Erreferentziak: Brenez, Nicole. 2021. 'Cine de vanguardia: instrucciones de uso'. La Fuga, Metales Pesados. García Espinosa, Julio. 1995. 'La doble moral del cine'. Voluntad. Gómez, Sara, zuz. 1972. 'Mi aporte'. ICAIC. Lord, Susan, eta María Caridad Cumaná, ed., Víctor Fowler Calzadarekin. 2021. 'The Cinema of Sara Gómez: Reframing Revolution'. Indiana University Press. Roma, Valentín. 2025. 'Mi aporte. Sara Gómez'. La Virreina. Sarrionandia, Joseba. 2025 [1979]. "Zinema inperfekto baten alde". In 'Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980)', Josu Martinezek editatua. Pamiela. Varda, Agnès, zuz. 1963. 'Salut les Cubains'. Société Nouvelle Pathé, Ciné-Tamaris.
Koro #12 | Fakultateko taldeak: 2010etik 2025era
2026/03/04
YouTubek industria konkistatzean irudiaren presentzia indartu zuen, erreferentziaz betetako bide markatu baten bidez profesionalizaziora bultzatuz. Distantzia falta zaigun arren, COVID-19ak ekarritako bakarkako sormena eta espazioaren garrantzia aztertuko ditugu. Gurekin izango da Niko Bortolini, Nize taldeko kidea , gako hauek eta beste gehiago aletzeko.
Formaedukia #08 | oinarria, aurkakotasuna. superestruktura
2026/01/29
Itzuli gara oporretatik eta nola. Stuart Hallen lana hartu eta Marx eta Gramsciren eskutik egin ditugu loturak Monique Wittig, Judith Butler eta Gayatri Spivakekin. Zerk osatzen du hankaz gora jarri behar dugun oinarria? zer da azken buruan determinatzailea? nola egin aurka? forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika ⛪️
Kairos #06 | Bioaniztasunaz, Unai Pascualekin
2025/12/29
Sarri aritzen gara berotegi efektuko gasez, deskarbonizazioaz eta bestez, baina bizi dugun krisi ekologiko sakonak baditu beste zenbait aurpegi ere. Unai Pascual ikerlariak badaki zerbait horietako batez: bioaniztasunaz, bizi duen arriskuaz eta ezinbestean hartu beharreko neurriez. Musika: Argi Zantzuak - Eneko Munduate (2024)
Formaedukia #07 | beste zerbaitez zerbait
2025/10/30
Beste zerbait argitaratu du Danelek consonnirekin. Zirikan egin zen lehenengo aurkezpena Ibaik lagunduta. Biharko formaedukia aurkezpen haren grabazioa da. Eleberri mutante bat mutazioz josia. Euskal Herriko indarkeria sarearen lanketa literarioa. #Formaedukia zuzenean forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.
Kairos #05 | Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
2025/09/22
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta Victoriarekin Bibliografia: Carralero, D; Victoria, M; J. Gallego, Cristobal (2025) Un Lugar Al Que Llegar (Levanta Fuego) Musika: K2 - Melenas (2023)
Formaedukia #06 | Ukitzen gaituen pleibak
2025/05/16
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. analisirako tresnak, saio honetan, analisirako erabiliko ditugu. bi hilabeteko geldialdi oharkabekoaren ostean, bueltan gara formaedukian, eta zeharkatzen gaituzten liburuez aritu gara. ukitzen gaituen pleibakaz.
Kairos #04 | Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
2025/05/05
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara, hegotik iparrera eta hegora buelta jauzika.  Bibliografia: - Palais, J (2025) Borroka Guztien Ama (ELA) Musika: Xabier Badiola - Xabier Badiola (2023)
Informe Infame #2 | De Buenos Aires a Fer. Fernanda Laguna
2025/04/27
Comenzamos esta serie de episodios porteños con Fernanda Laguna, artista plástica, escritora, curadora, gestora cultural, ama de casa y bisexual. La conversación tuvo lugar el pasado noviembre de 2024 en Donosti, en una salita en la habitación de su hotel. La noche anterior había presentado la novela "Dame Pelota" (Disbauxa) en Feministaldi. Fernanda llevaba varios días en diversos eventos y aunque se sentía cansada, estaba feliz y sorprendida de la acogida tan cariñosa. Hablamos de poesía, de Belleza y Felicidad, de elegir un camino que no existe y del arte lin, entre otras muchas cosas.
Koro #11 | Fakultateko taldeak: 2000etakoak
2025/04/16
Fakultateko taldeak: 2000etakoak. Hamarkada honetan Arte Ederren fakultatean sortu ziren taldeak entzungo ditugu. Esperimentazioa, teknologia berriak eta sormen kolektiboaren indarra nabarmendu ziren urteak dira. Gurekin izango da Natalia Vegas, Elbis Rever taldeko kidea, garai hartako eszenaz hitz egiteko. Talde guztiak entzun ezin direnez, hemen usten dizuegu daukagun lista osoa: Piketa Hamburguesa Vegetal Tüsüri Xedh valvula antirretorno Baba llaga DJ Yuju Arean Estankona Agnès Pe bbaaiborth Loan zazkel Quaoar Napoka Iria Meido Maha Continuo Renacer Hoon Spansul 15dx Autoa mubles no Kondaira Grises Sueños Supercools los robots del espacio vicente & burgos KKreverb ese-ese Desglac Nazazu Grupo Fernalia Teta FX Jana Jan Anorexia mental Elbis Rever Armadillo Concreto Nefertitis Edorta Izarzugaza Tunipanea Estanis Comella Hector Rey Tripimonster calcetines y cachetes Octupussys
Informe Infame #2 |Fernanda Laguna.
2025/04/06
Comenzamos esta serie de episodios porteños con Fernanda Laguna, artista plástica, escritora, curadora, gestora cultural, ama de casa y bisexual. La conversación tuvo lugar el pasado noviembre de 2024 en Donosti, en una salita en la habitación de su hotel. La noche anterior había presentado la novela "Dame Pelota" (Disbauxa) en Feministaldi. Fernanda llevaba varios días en diversos eventos y aunque se sentía cansada, estaba feliz y sorprendida de la acogida tan cariñosa. Hablamos de poesía, de Belleza y Felicidad, de elegir un camino que no existe y del arte lin, entre otras muchas cosas.
Kairos #02 | Egia gudu zelai, Galder Gonzalezekin
2025/02/26
Krisi ekosoziala ez dugu egia letra larriz zein den sozializatuz soilik ebatziko. Baina egiak axola du; iturriek garrantzia dute, ikerketak beharrezkoak dira, denak ez du berdin. Auziaz aritzeko, egiaren osteak kakaztutako zelaian barneratu gara Galder Gonzalezen laguntzaz.
Formaedukia #05 | Elkarrizketen artxibo bat
2025/02/13
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. Elkarrizketen artxibo bat. Pentsamendu kritikoak ez du zirkulatzen soilik autore jakin batzuen liburuak irakurrita. Gertatzen da, baita ere, pentsalariei egindako elkarrizketei esker, eta liburuen irakurleen elkarrizketei esker. Danelek halako elkarrizketak egiten ditu hemen eta han. Gaur: elkarrizketatzaile elkarrizketatua
Formaedukia #04 | Barbaroak eta biolentoak
2025/01/16
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. Gaur, kontzeptu bat, geure burua pentsatzeko tresna bat: barbarizazioa. Euskal Herriaz aritzeko beharrezkoa da beste bortxa-prozesu historiko batzuen izena oker eta beharrik gabe erabiltzea? —adibide nabarmena: kolonizazioa—. Barbaro izena artxiboetan aurkitu du Ibaik.

Podcast reviews

Read Basilika podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Basilika relevant audience podcasts


What do you want to promote?