
Advertise on podcast: ARGIA
Categories
This podcast has
565 episodes
Publisher
ARGIAExplicit
No
Date created
2024/04/08
Latest episode
2026/11/09
Average duration
37 min.
Release period
3 days
Description
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Podcast episodes
Check latest episodes from ARGIA podcast
BTLN 1x03: Gernika-Lumoko saioa
2026/11/09
Kotxeko ibiliari segika, Gernika-Lumoko finalaurrekoan egin dute geldialdia BTLN-ko lau protagonistek, Jai-Alai pilotalekuan hain zuzen. Bertsolarien pausoei azti begira, antolakuntzan dabiltzan boluntarioen urratsei erreparatuz eta beraien hitz eta pausoak neurtuta, beti bezain sakon aztertu dute oraingoan ere saioa Oihana Arana, Lide Arregi eta Asier Galarzak, Danele Sarriugartek gidatuta.
Aitor Mendiluze nagusitu zen Gernika-Lumoko saioan, baina gainontzeko bost bertsolariek ere maila altua erakutsi eta saio gozagarria utzi zieten Gernikara bertaratu zirenei, eta baita etxetik jarraitu zutenei ere.
Menda Bikoitza 4x03: Margaret Bradshaw botanikaria eredu
2026/11/04
Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean 100 urterekin egiten dituen ibiliez aritu gara. Guri gustatzen zaizkigun ereduetako bat baita Margaret Bradshaw.
Saioko sendabelarraren atalean, urkiari egin diogu leku. Zuhaitza da, baina sendazuhaitza esatea dagokigu, nahiz eta hitz hori oraindik asmatu gabe dagoen. Gure udazkeneko sendabelarrak III atalean, balio medizinal eta terapeutiko handiko zuhaitz hau dakargu.
Oroimen Histerikoa 5x04: Besteen buruaz beste
2026/11/03
Suizioaz aritu gara gaur. Zalantzan egon gara gai honi heldu edo ez, mendebaldeko jendartean tabua delako. Kristautasunaren eta judaismoaren arabera bekatua da, eta batzuen ustez, gainera, kutsakorra; imitazioa ekiditeko isildu beharreko kontua. Werther efektua esaten zaio horri.
Hala ere, badira suizio denak zaku berean ezin direla sartu diotenak ere. Batzuk beste batzuk baino “ulergarriagoak” direla diotenak. Zenbait kasutan, nolabait ere, justifikatuagoa dagoelako, eta arrazoi horietako bat gerra galtzea da.
BTLN 1x02: Eibarko saioa
2026/11/02
Saio distiratsua izan zen Eibarrekoa, Ipurua kiroldegikoa, ez bakarrik bertso ederrengatik, baita espazio horretan metatzen den izerdi guztiarengatik ere. Futbolaren orroei kasurik egin gabe, irakasleek hartu zuten hitza. Kontu horiek dakartzate BTLN saiora Oihana Aranak, Asier Galarzak, eta Lide Arregik, ohi moduan Danele Sarriugartek gidatuta. Hizketarako gaia, XXXXXX
Jantzi gerrikoa, Eibarren bihurguneak daude eta.
Nolakoa da patio ordua ikasle itsuarentzat?
2026/11/02
Aniztasun funtzionala duten ikasleak ongi zainduta daude ikasgela barruan. Baina jolas-garaira salto egitea oihanera jauzi egitea al da beraientzat? Zer aurkitzen dute eta nola goxatu dezakegu haien esperientzia? Manu Agirre entzule itsuak egin digun galderari tiraka, Mireia Centenok eta Edurne Gartziak pista ugari eman dizkiote Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 7x04: Evaristoteles
2026/10/28
Guardiazibilen etxepeko bilera batean bezala sentitzen gara Beranduegin: lasai eta libre nahi duguna esateko; eta kontinente oso bat “hanka-txiki-zalea” dela esan behar bada, ba esan egiten da. Eta galdetuko duzue, nondik iritsi garen horra? Bada gerrarako prestaketen baitan, nazioarteko gustu erotikoak ekarri ditu aste honetan Kevinek. Evaristoren musikaz lagunduta.
Egiazko Euskal Herria itzuli da. Eta ez da udazkenagatik.
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].
BTLN 1x01: Larraun-Lekunberriko saioa
2026/10/26
Hasi da BTLN, hasi da Betelana, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko ARGIAren bideopodcasta. Larraun-Lekunberriko saioa aztertu dute Oihana Aranak, Asier Galarzak, Lide Arregik, eta hala egingo dute saioz saio, Danele Sarriugartek gidatuta. Ohiko tertulien bereizgarri gisa, BTLN podcastean kontzeptu bati erreparatuko diote saio bakoitzean; Larrun-Lekunberriko oholtzari begiratzeko gaia, aldamenekoa.
Jantzi gerrikoa, badaezpada.
Autoritatea nola lortzen du irakasleak?
2026/10/26
Irakasleen autoritatea blindatzeko dekretua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri tiraka, botereaz, autoritate pedagogikoaz eta autoritarismoaz, konfiantzaz eta kontrolaz hitz egin du Agurtzane Gomez irakasleak Mikel Garcia Idiakezekin. Dekretuaren argi-ilunak aztertzeko denbora ere izan dute.
Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
2026/10/21
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso argi daukagulako non kokatzen dugun geure burua.
Gaurko sendabelarraren atalean, berriz, birika-belarrari buruz aritu gara, eta gure gomendioak eta aholkuak berari buruzkoak izan dira, gure Udazkeneko prestaketak II atala osatzeko.
Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil
2026/10/20
Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu nahian, heriotzarekin lotzea pentsatu dugu.
Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz?
2026/10/19
Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal izateko taldetxoa sortu nahi baduzu, horretarako pistak eman dizkio Maite Aranzabalek Mikel Garcia Idiakezi.
Nola hasi ikasturtea gelan?
2026/10/18
Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko. Izaskun Egilegorrekin aritu da horretaz guztiaz Mikel Garcia Idiakez.
Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da?
2026/10/17
Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio Nahia Idoiaga psikologo eta EHUko irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.
Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak
2026/10/13
Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla eta gure artean egon direla, eta daudela.
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk
2026/10/12
Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan eta ibili munduan dabiltzan poliziak... hauek babesten dituzten jainko gehiegi dituzte inguruan, gauza onerako.
Saio amaieran jarri dugun kanta: X-Silver - 'Hamabost urte banitu bezela'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].