1849159726
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Advertise on podcast: Euskal Herriko historia 100 objektutan

Categories
This podcast has
40 episodes
Publisher
Berria
Explicit
No
Date created
2025/10/28
Latest episode
2026/09/28
Average duration
8 min.
Release period
9 days

Description

Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektu bat da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'; Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin sortu da, objektu horiek museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatuta. Orain podcast bihurtu da proiektu hori: hamar idazlek idatzi dituzte gidoiak,eta BERRIArekin elkarlanean ekoitzi dute astero zabaltzen den saio hau.

Podcast episodes

Check latest episodes from Euskal Herriko historia 100 objektutan podcast


Aralarko San Migel eta eulien ugazaba
2026/09/28
Goñitarren leinuko Teodosio gerrara joan zen VIII. mendean mairuen kontra borrokatzera. Gerratik itzuli zenean, Beltzebu agertu zitzaion erromesez mozorrotuta eta kontatu zion Konstantza bere emaztea zerbitzariarekin maite-kontuetan zebilkiola. Beltzebuk esandakoak eragindako suminak itsututa eta laidoa ezin jasanik, etxeratu bezain laster, izarapean ziren bi gorputzak ezpataz sastakatu eta hil egin zituen Teodosiok. Amorru batean utzi zuen atzean etxea, odolez blaitutako maitaleen gorpuei begiratzera ausartu gabe. Kaleratu orduko harri eta zur geratu zen, ordea, Konstantza emaztea elizatik airoski irteten ikusi zuenean: Konstantza eta bere maitalea ez, bere gurasoak hil zituen nahi gabe Teodosiok; jakin gabe Konstantzak etxean egun batzuk pasatzera gonbidatu zituela. Gidoia: Harkaitz Cano. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Aralarko Mikel Donearen irudia
Hezur-oihalen eszeneratzea
2026/09/21
Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko. Gidoia: Aintzane Usandizaga Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Martiodako erlikiak
Esklabotasunaren Ama Birjina
2026/09/14
Bada gauza bat On Kixote eleberriak, Xabiertxo testuliburuak eta Santa Mariari egindako 209. kantigak konpartitzen dutena: mise en abîme-a. Nola? Ez dakizula zer den? Eta zer ari zara bada Nire izena X da atala entzun gabe beste hau entzuten? Pausatu hau, entzun hura eta zatoz bueltan, hemen itxoinen zaitugu. Gidoia: Amets Aranguren. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Denak kristau
2026/09/07
1197. urteko egun buruzuri batek argitu du Iruñean. Nafarroako Erresumako buruzagi Antso VII.ak, Azkarra ere deitzen den horrek berak, kontu eta arreta handiz egindako lan bat jaso du jauregian: biblia bat da, bere enkarguz, beren-beregi eta espresuki egina. Pentsa liteke jauregiko tokirik zabalenean erakutsiko dutela, erran nahi baita jende gehien batzen den tokian, adibidez, egongela nagusian edo kapera gisa egokitutako areto batean. Ageri-agerian jarriko dute behintzat, bertan bizi den noble eta zerbitzari orok ikus dezan; baita bisitariek ere, jakina. Gidoia: Garbiñe Ubeda. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Iruñeko Biblia
Bandera beltz bat
2026/08/31
Mundua bitan banatuta bezala kontatu zaigu XIX. mendea. Bidasoaz iparraldera, xuriak dituzu batetik eta gorriak bestetik. Bibaka eta kukuka emango dute mende amaiera bi aldeek: Le Réveil Basque leituko duzu edo Eskual Herria, gorria izatera, eta Eskualduna xuria bazara, Otsaldetarra zara ala Hiriart Urrutizalea. Horra herri bat bi hemisferiotan banatuta. Bestela esanda, errepublikaren faboreko zara ala elizaren aldeko. Gidoia: Iñigo Aranbarri. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Infernuko bideak hauspotzen
2026/08/24
Zein ezaugarri bete behar dira tradizionala izateko? Zerk egiten du objektu bat, ospakizun bat, doinu bat tradizio? Bertan sortua izateak? Egunerokoan sakon erroturik egoteak? Denbora izan liteke eguneroko zerbait, behinola besterik gabe arrunta zena tradizional bihurtzen duen magia. Baina... zenbat denbora behar da horretarako? Urteak? Hamarkadak? Mendeak? Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Sigma
2026/07/27
Hainbat gauza izan daiteke Sigma, hainbat gauza da. Lehena, nabarmenena, eta ezinbestean aipatu beharrekoa —guztiaren jatorria izanik—, Sigma da alfabeto grekoaren hamazortzigarren letra. Sigma letraren bitartez adierazten da, besteak beste, batukarien ikurra. Sigma deitzen zaio heste lodiaren zati bati, baita funtzio aritmetiko bati ere, zatiketekin lotua eta hedapen bat ere baduena. Estatistikan, industria-prozesuetan, fisikan, kimikan, elektrizitatean, argazkilaritzan, materialen mekanikan eta baita fikzioan ere erabili izan da Sigma gauzak izendatzeko. Gidoia: Danele Sarriugarte. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Mundua kaskezur batek kontatua
2026/07/20
Guardiatik hego-ekialdera d**o San Juan Ante Portam Latinam deituriko parajea, herritik hiru bat kilometrora, Carralogroñoko urmaeletik hurbil. Harkaizpe zabala zegoen garai batean bertan, Kripanen eta Bilarren aurki daitezkeenen ez oso bestelakoa. Egun, harri gorrixkaz egindako horma batek markatzen digu tokia. Izena, bertako mahastien ugazaba zen kofradiari zor zaio. Gidoia: Iñigo Aranbarri. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Sarako deportazio plaka
2026/07/13
1794ko irailaren 19an. Arrasti partean, bostak aldera. Chauvin-Dragonen, gaur egungo Donibane Lohizunen, gillotina bat zegoen zain. Haren oinetan, irule saratar bat: Maddalen Larralde. Kondairak hamabost urteko neskatxa xalo bat ikusi du harengan, martiri kristaua, erlijioa aitortzeagatik hila. Sinbolo bat, urte haietan Lapurdik bizi izan zuen izuaren garaiaren sinboloa. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Ezkio-Itsasoko talo-burdina
2026/06/29
XVIII. mendeko talo-burdin bat ikus dezakezue Donostiako San Telmo Museoan.  Ez dakigu zenbat talo egingo zituen, milioika esatea gehiegi ote da?... baina hori badakigu, talo-burdin hau mendetan zehar baserri hartan janaria presatzeko ezinbesteko tresna izan zen, eta ondorioz, biziraupenaren giltzetako bat ere bai. Horregatik besterik ez bada ere, gure bihotzean lekutxo bat egin behar diogu. Baina, gainera, bazenekien objektu honen atzean ozeano baten tamainako historia ere badagoela? Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Axtrokiko ontziak
2026/06/22
Axtrokiko Ontzien kasua izen oker baten adibidea izan liteke, zorrotz jarriz gero betiere. Duela 2.500 edo 2.800 urte bitarteko urrezko pieza hauei ontzi deitu izan zaie, baina ez fede txarrez, Erik Thorvaldsonn -Erik Gorriak- bere herrikide kolonoak engainaturik erakartzeko Groenlandia irudimenean berdez margotu zuenean bezala. Axtrokiko piezei ontzi deitzea izan liteke kakalardo pilotagile batek pilotarik ez egitearen parekoa. Azken hipotesiek xaman edo aztien jarduerekin lotzen dituelako ontzi gisa bataiatutako piezak. Baina iritsiko gara horra. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Fournierren lehen karta sorta
2026/06/15
Ezagutzen dituzue Eulalia Abaituaren argazkiak? XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako argazkiak dira. Gehienak txuri-beltzekoak dira, eta euskal lurraldeko jendea agertzen da, maiz, emakumeak. Argazki politak, adierazkortasun handikoak dira. Horien artean badira batzuk zeinetan emakumeak kartetan jostetan agertzen diren. Lasai agertzen dira, denbora pasa, jokoan. Batzuetan, gizonak ere ari dira eurekin. Bizitzak markatutako aurpegi horiei ia irribarre bat marrazten zaie. Irudi arrunta izango zen, ez baitzen zaila izango emakumeak nahiz gizonak karta-jokoan ikustea. Datu guztien arabera, Euskal Herriko karta-joko batzuk bereziki dibertigarriak izango ziren, eta bada bat munduan zehar nabarmen zabaldu zena: mus-jokoa. Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Manillak ispilu gisa
2026/06/08
Deserosoa izaten da norbere burua aztertzea isla politik itzultzen ez dion ispiluan. Maiz gertatzen da, edonola ere. Maila pertsonalean gertatzen zaigu, adibidez, gertukoek azaltzen digutenean zergatik haserretu diren, edo egin dugun honakok edo halakok nola eman dien min. Lehen kolpean aitzakiak jartzen ditugu, justifikatu egiten gara. Agian gero, apur bat baretuta, esan digutena jasotzen dugu benetan, eta horren ardura hartzen; nik, egia esan, azken jarrera horretarako bidea aurkitu ahal izatea opa diot nire buruari. Gidoia: Danele Sarriugarte. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
El Polvoringo jostorratza
2026/06/01
Solutre du izena lehenengo jostorratza asmatu genuen garaiak. Jostorratzarekin batera, antza, amua ere asmatu genuen. Bi teknologiek gauza bera dute, zizta egiteko modu sofistikatua, alegia. Jostorratza...bai asmakuntza interesgarria. High tech teknologia dela esango nuke. Hain da ona, hain ondo asmatuta, non ez baiten zipitzik ere aldatu joan diren 20.000 urteotan. 20.000! Azkar esaten da. Gidoia: Cira Crespo. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Xingola urdina
2026/05/26
Borroketako bandoak koloreka adierazten dira, nola politikan edo gudan hala beste arlo askotan ere. Mundua mundu denetik, kolore bati lotzeak bestearen aurkari bilakatzea dakar norgehiagoka guztietan, eta baieztapen hori erlatibizatu nahi duenak galde biezaie futbol zale porrokatuei, ez ote den hil ala bizikoa «koloreak defendatzea» zelairatzerakoan; galde biezaie, zein neurritaraino den zeinahi jendarte zinez bitarra, plurala dela esaten denean ere. Gidoia: Garbiñe Ubeda. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.

Podcast reviews

Read Euskal Herriko historia 100 objektutan podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Euskal Herriko historia 100 objektutan relevant audience podcasts


What do you want to promote?

You may also like to advertise on these Podcasts