1875901118
Murmur

Advertise on podcast: Murmur

Categories
This podcast has
23 episodes
Publisher
Berria
Explicit
No
Date created
2026/02/09
Latest episode
2026/10/21
Average duration
50 min.
Release period
12 days

Description

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Podcast episodes

Check latest episodes from Murmur podcast


Monsieur le Crepe izan dugu MurMur-en
2026/10/21
Iraileko lau igandez pieza bana argitaratuta mihia zorrotz bezain zintzo astindu du elkarrizketan, bere kantuetan egin ohi duen modura. Flamenkoaren eta raparen arteko loturez, klase ikuspegiaz eta prekarietateaz, zintzotasun artistikoaz eta beste aritu da.
Udazkena, ambient-a eta beste berritasun batzuk
2026/10/15
Azken asteotako nobedadeetako batzuk entzun ditugu MurMur-en; hasi Garazi Esnaolaren piano leunetik, igaro Iker Munduateren eta Saguxar-en ambient giroetara, Kattalin eta Nenufarrak-en pop-elektronikoa, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia-ren pop-folka eta Soka, Ohil eta Makribaren rock molde berriagoak ere bai... eta baita haietakoren baten oihartzun-murmurioak ere.
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio, 'MurMur'-en
2026/10/07
Lur diskoa plazaratu zuten iazko urte hondarrean, eta Tolosako Topic-en aurkeztuko dute urriaren 9an. Angelun egin dugu hitzordua eta aritu zaizkigu diskoaz zein euren arteko harreman artistikoaz, musika ulertu eta bizizteko manerez, iparraren eta hegoaren arteko loturez eta beste.
Udako azken errainuak MurMur-en
2026/09/30
Udan zein udazken hasiera honetan plazaraturiko hainbat kantu berri entzungo ditugu MurMur-en. Honako musikari eta taldeen piezak entzungo ditugu, euren murmurio eta oihartzun: AimarZ eta Kiliki; Xarma Leone, Mentza, Ezezez, Zea Mays, Izaro, Amorante, Izaki Gardenak eta M. Lecrêpe.
Natxo De Felipe elkarrizketatu dugu MurMur-en
2026/09/23
11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du 'Abandonatuak' lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu 'MurMur' saioaren ikasturte berria. Ahobizarrik gabe mintzatu da garai gordinez, musikaren trabez eta pozez, belaunaldi kontuez eta abar.
Ruper Ordorika elkarrizketatuz itxi dugu ‘MurMur’-en lehen denboraldia
2026/07/01
‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo musikaren norabideaz, eta bere kezkez eta zalantzez. Hitz egin du beti kantuaren alde, eta oroitu du gogominez bere anaia Jonan ere. Saio honekin agurtuko gara uda ostera arte. Udaldi eta musika on!
EHZ-Murmur | Ekainaren 27ko eta 28ko egitarauak eta elkarrizketa Ursula Strongi
2026/06/23
Ekainaren 27an, larunbatarekin, kontzertua emango du Arberatzen (Nafarroa Beherea), EHZ jaialdian, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak. Biko horretako bateria jotzaile Ursula Strong elkarrizketatu dugu, eta larunbateko zein igandeko euskal taldeen partaidetza aipatu dugu, talde bakoitzaren kantu banarekin.
EHZ-Murmur |Ekainaren 26ko egitaraua, Xak ekin eta Maiena Uharterekin elkarrizketa
2026/06/22
MurMur saio berezia da honakoa, EHZ jaialdiaren egitaraua errepasatzeko baliatu baitugu. Lehen saio honetan ekainaren 26ko egitaraua errepasatuko dugu, euskal taldeei erreparatuz. Gainera, XAK (Paxkal Irigoien) musikaria eta Maiena Uharte antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu ditugu.
Vibora post-hardcore talde gasteiztarra ‘MurMur’-en
2026/06/17
‘Egin ez dugun guztia’ diskoa plazaratu zuen Vibora laukoteak otsailean. Lan bortitza bezain ederra. Taldeko kide Jorge Gonzalez (baxua) eta Xabi Arratibel (gitarra, ahotsa) izan dira gurean, eta aritu dira edertasunaz, malenkoniaz, soinuaz eta beste.
Jon Miranderen poema musikatu zenbait eta azken kantuetako batzuk
2026/06/10
IbonRg-k eta Enrike Hurtadok Jon Miranderen ‘Zakhur hil bati’ poema musikatu dute; kantu horretatik abiatuta entzungo ditugu Fran Lasuen, Izukaitz, Imanol Lartzabal eta Georges Moustaki eta beste zenbait ere. Baita ere, Kattalin eta Nenufarrak-en, Marte Lasarteren eta Katiuskak-en azken kantuak ere.
Big Boy taldeko Iñigo Garcia eta Juan Luis Blanco ‘MurMur’-en
2026/06/04
Talde berezia eta bakarra da Big Boy, unibertso propio bat bere horretan. ‘Animaliak’ 19 minutuko pieza eta ‘Hildako anonimoak’ diskoa plazaratu dituzte kolpe batean. Musikaz, umoreaz, haize sekzioen garrantziaz eta beste solastu gara haiekin.
Hiru gitarra jotzaile, ‘Baga Biga’ ren bertsioak eta beste MurMur-en
2026/05/28
Ibon Salaberriak, Keu Agirretxeak eta Joseba Irazokik jarri dute MurMur saioaren lehen puntua, euren azken lanetako kantu bana ekarri baitugu saiora; Baga-Biga kantu ikonikoaren hainbat bertsio harilkatu ditugu eta Triggeren berriena, Big Boy-ren itzulerako kantu bat zein Gailü eta Nakarrek elkarrekin ondutako pieza bat ere entzun ditugu… eta haien guztien murmurio-oihartzunak ere bai.
Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en
2026/05/21
AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.
Grabitatea, ihesa eta nobedadeak
2026/05/14
Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.
Xabier Badiola izan dugu gonbidatu ‘MurMur’-en
2026/05/07
‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!

Podcast reviews

Read Murmur podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Murmur relevant audience podcasts


What do you want to promote?

You may also like to advertise on these Podcasts