
Advertise on podcast: Salda badugu
Categories
This podcast has
6 episodes
Publisher
GUAU | EITB AudioExplicit
No
Date created
2026/10/02
Latest episode
2026/11/04
Average duration
36 min.
Release period
7 days
Description
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Podcast episodes
Check latest episodes from Salda badugu podcast
5. “Mundua hautsita d**o; duela 10 urte ez nuen horrelako beldurrik”
2026/11/04
Genozidioa, gerrak, homofobia… egungo panoramari beldurra dio Aitziber Garmendiak, eta bere gune segurua antzokia da. Lanez lepo dabil azkenaldian, baina ama edo amona paperak nahi baino gehiago iristen zaizkiola aitortu du. Azkenaldian Estatutik errekonozimendua badatorkio ere, etxekoa baloratuz, euskal kulturaren parte izaten jarraitu nahi du.40 urteetako langa pasata, telefono deirik ez jasotzeari oraindik ere beldurra dio baina lehentasunak argi ditu: jende pozoitsua ekidin.
4. "Eutanasia eskatu eta agurra prestatzeko deitzen dizutenean, prozesua desberdina baina aberasgarria izaten da”
2026/10/28
Beilatokien negozioarekin hasi zenean beldurra zion heriotzari, orain, berriz, Mikel Idoatek lasai hitz egiten du heriotzaz eta baita eutanasiaz ere.Konfort gunetik kanpo egotera ohituta, argi eta garbi mintzatu da heriotzaz, pilotaz, negozioez eta euskararen inguruan. Ainhoak eta Alexek ez dute ulertzen zergatik den zaila pilotari batekin elkarrizketa lotzea. Mikelek argi du: pilotan hainbat ikuspegi aldatzea beharrezkoa da.
3. “Inork ez du zapuztuko Telmoren eta nire momentua Ura Bere Bideanen”
2026/10/21
Bizitzak emandako opari gisa onartu du Ura Bere Bidean proiektuan parte hartzeko eskaintza. Betizun partaide gehiago ere bazirela aipatzen duten txutxumutxuei iskin eginez, “Lokaleko Lehiotik” abesten gozatu nahi du Telmorekin batera. Amatasuna, Kala Naiz proiektua, Enraizadas… hizpide izan ditu podcastean. Animalia bat balitz, txoria izango litzateke Zuriñe Hidalgo. Mila ideia buruan, horiek gauzatzeko gogoz… Psikologoak esan zion: hegan egizu, baina oinak lurrean dituzula.
2. "Conquis" saiora kapitain joan nahiko nuke"
2026/10/14
Txikitatik “Conquis” saiora joatea amesten zuen, eta lau urtez castina egin ondoren, parte-hartzaile izatera iritsi zen. “Supervivientes” saioan lehiatzeko aukera ere izan du, baina aitortu du, gidoilariek eskatutako eztabaidak eragitea kostatzen zitzaiola. Aratz Lakuntzak amesten jarraitzen du: ”Conquis” programan kapitain joan nahiko luke eta gimnasio bat ere ireki nahi du. Oinak lurrean, helburu horiek ditu jomugan.
1. "Izaro berri bat naiz"
2026/10/07
Haurdunaldiak eta amatasunak aldatu egin dute Izaro. Sold out-aren eta makro kontzertuen inguruan hausnartzeko astia hartu du, eta, orain, astiro joan nahi du, musikari bakoitzaren ibilbidea bakarra dela ulertuta. Helmugarik jarri gabe, zenbakiekin zoratu barik, umearen lo-kuluxkari behar duen denbora eskainita ekin dio etapa berriari.
0. Trailer: "Salda badugu"
2026/10/01
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.