1515576419
Xabildua Podcast

Advertise on podcast: Xabildua Podcast

This podcast has
21 episodes
Language
English
Publisher
Xabildua
Explicit
No
Date created
2020/05/27
Latest episode
2022/01/03
Average duration
9 min.
Release period
40 days

Description

Teknologia berrien inguruko albisteen astekaria

Unlock Xabildua Podcast podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Xabildua Podcast podcast


Agur BlackBerry OS | Xabildua Podcast 2x05
2022/01/03
BlackBerry-ek telefono adimentsuen historian azpimarra jarri zuten: Garai batean erabilienak izan ziren, eta askorentzat iraultza ere ekarri zuten teknologiaren mundu honetara. Hala ere, urteen poderioz erabiltzaileek alde batera utzi dute masustaren marka. Eta 2022an sartzearekin batera agur esan behar diogu telefono adimentsu hauen garauna izan zen sistema eragileari. Mundu zabalean programa hau darabilten gailuak 2022ko urtarrilaren 4ean itzaliko dira betiko.
Xabildua 2x04: WhatsApp eta Instragramen itzalaldia
2021/10/05
- Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen? - Netflix aplikazioaren "The Squid Game", "El juego del calamar", telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du - Windows 11 merkaturatu berri da - Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako San Telmo museoan - Steve Jobs hil zela 10 urte bete dira.
Xabildua 2x03: Europako kargagailu unibertsal berria!
2021/09/27
- Europako Batzordeak hala onartuta, telefono eta tabletetan USB-C kargagailua erabili beharko da 2024. urterako. Apple etxearentzat kolpe gogorra, ez ordea gainontzekoentzat. - Nintendo Direct aurkezpena ere gertutik jarraitu dugu. Datozen hilabeteetan merkaturatuko diren jokoak ikusi ditugu. - Phishinga ere protagonista gaurkoan. WhatsAppeko segurtasun kopiak egiteko emailak amu bezala erabiltzen ari dira gure datuak eskuratu ahal izateko. - Ez da kriptotxanponentzako momenturik onena. Txinak guztiz blokeatu baititu bere mugen barruan, eta honek eragina izan du mundu zabalean.
Xabildua 2x02: Hemen da iPhone 13 familia!
2021/09/19
- Apple-ek iPhone berriak aurkeztu ditu, hilabete amaieran salgai jarriko direnak - Sony etxe japoniarrak PlayStation kontsoletan jokatu ahal izango diren jokoak erakutsi ditu Showcase aurkezpenean - Kontuz QR kodeak eskaneatzerakoan, phishing saiakerak atzeman dira - Instagram-ek errealitatea desitxuratzen du eta nerabeei eragiten die. - Clive Sinclir hil da, Spectrum bideo-kontsolaren sortzailea.
Xabildua 2x01: Bigarren denboraldiaren hasiera
2021/09/05
Iraila garrantzitsua izan ohi da denentzat. Proiek berriak hasteko epe ona da. Eta halaxe ekin diogu guk ere oraingoan. - PlayStationen aurkezpena eta Apple-ena mintzagai hartu ditugu, aste honetan egitekok baitira. - Windows 11 urrian izango dugu esku artean - Eduki sortzaileek alde batera utzi nahi dute Youtube Twitch-en buru-berrri sartzeko - Telegramen berrikuntzak ere mintzagai hartu ditugu
Xabildua 1x16: Clubhouse, WhatsApp Plus, Xiaomi eta Euskal Encodings
2021/02/06
- WhatsAppek gure mugikorrean instalatuak ditugun aplikazioak ikusi eta betoa ezarri nahi du. Bere aplikazioarekin lotura duten WhatsApp Plus eta GB WhatsApp APP-ak lokalizatzen baditu, gure profila ezabatzeko mehatxua egin du mezularitza zerbitzuak. - Xiaomik bere mugikor berriaren prototipoa aurkeztu du. Botoirik, zulorik eta ertzik gabeko mugikorra. - Clubhouse sare sozial berria aztertu dugu. Audioarekin funtzionatzen duena. Irratsaio tradizional baten antzeko zerbait sortzeko balio duena. - Zorionak Euskal Encondingseko kideei Interneteko Argia saria irabazteagatik.
Xabildua 1x15: Facebookeko datuak salgai daude!
2021/01/28
- WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko. - WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere. - Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik 20 dolar eskatzen dituzte. - Emotet malwarea guztiz ezabatu dutela eman dute jakitera Europoletik- - .EUS-ek 2023a bitarte jarraituko duen bidea ere aipatu dugu podcastean.
Xabildua 1x14: WhatsAppen mezua, Telegram eta eta Signalen igoera, Samsungen produktuak etab.
2021/01/17
- WhatsAppek, erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatzeko hartutako erabakiak sarea aztoratu du. Jendeak aplikaziotik alde egin du eta Telegram eta Signal bezalako aplikazioak erabiltzen hasi da. APP dendetako aplikazio deskargatuenak izatera iritsi dira eta milioika erabiltzaile lortu dituzte ordu gutxian. - Donald Trumpi egun gutxi geratzen zaizkio Etxe Zurian, baina urak harrotzen jarraitzen du: Bere jarraitzaileek erabiltzen zuten Parler sare soziala itxi egin da eta Xiaomi enpresa txinatarra zerrenda beltz batean jarri du. - Samsung enpresaren azken produktuen azterketa ere gin dugu. Telefono mugikor eta aurikular berriez gain, galduta ditugun elementuak topatzeko teknologia aurkeztu du.
Xabildua 1x13: Donald Trump, WhatsApp eta Podcast zerbitzuak
2021/01/09
- Twitterrek Breaker podcast zerbitzua erosi du, eta baita itxi ere. Irratigintza modan d**o, Spotifyk eta Amazonek ere bide bera jarraitu dutelako. - Donald Trumpi sare sozialak blokeatu dizkiote gorroto mezu gehiago ez bidaltzeko - WhatsAppen azken aldaketek zeresana emango dute. Gure informazio pribatua Facebookekin elkarbanatzeko baimena eskatzen duelako, eta onartu ezean, ezin izango dulago aplikazioa erabiltzen jarraitu.
Xabildua 1x12: Euskaraldia, PlayStation 5, Google Photos eta Aita Santuaren like bitxia
2020/11/21
- Hasi da 2020ko Euskaraldia eta Xabilduatik bat egin dugu ekimenarekin - Merkaturatu berri da PlayStation 5 bideo-kontsola. Datozen urteetan gure ondoan izango dugun aparailua. Generazio berria estreinatu dugu - Google Photosek doakoa izateari utziko dio datorren urteko ekainean. Doako segurtasun kopia izateko aukera zailaduko du honek - Google epaitegietara eraman berri dute Androideko erabiltzaileen datuak eskuratzeagatik - Aita Santuaren Instagram kontutik like bitxi bat atera da. Nork eman ote du klik argitalpen deserosoari?
Xabildua 1x11: Xbox Series X eta Series S salgai daude!
2020/11/11
- Xbox Series X eta Xbox Series S salgai daude jada. Datozen egunetan jarriko dira salgai PlayStation 5aren 2 bertsioak ere. - DGT k trafikoa erregulatzeko legea aldatuko du patinete elektrikoak erregulatzeko. Gidatzeko karneta eskuragai d**o APP moduan ere. - Google Discover, Googleen albiste zerbitzuaren kontra jo du CEDRO elkarteak. Milioi bateko kalteordainak eskatu ditu. - Roboten guda hemen da! Thermomix Lidl-en Monsieur Cuisineren aurka!
Xabildua 1x10: YouTube DL, Starlink, Apple, Teletextoa
2020/10/28
- YouTube DL programa ezabatu dute GITHUB ataritik, baina erabiltzaileek beste atari batzuetara igo dute - Apple bilatzaile bat prestatzen ote dabil? - Starlink, satelite bidezko internet zerbitzua prestatzen dabil Elon Musk - Pontevedrako espetxe batean teletextoa erabili dute informazioa bertan sartzeko

Podcast reviews

Read Xabildua Podcast podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Xabildua Podcast relevant audience podcasts


What do you want to promote?