
Advertise on podcast: Zientzia puntu-puntuan
This podcast has
52 episodes
Language
EnglishPublisher
UPNAExplicit
No
Date created
2021/01/25
Latest episode
2026/09/30
Average duration
15 min.
Release period
40 days
Description
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.
Unlock Zientzia puntu-puntuan podcast Email contact info,
Listeners & Audience details
Email contact information
Direct podcast contact details

Listeners
Audience numbers & engagement insights

Audience details
Podcast Insights

Social media
Check Zientzia puntu-puntuan social media presence
Podcast episodes
Check latest episodes from Zientzia puntu-puntuan podcast
Elebidunen hitz jariotasuna neurtzeko kalkulagailua
2026/09/30
B hizkiaz hasten diren zenbat hitz esango zenituzke minutu batean? Badirudi ariketa sinplea, baina hitz-jariotasunaren proba hauek gure garunaren funtzionamenduari buruzko informazio baliotsua ematen dute. Eta zer gertatzen da bi hizkuntzatan bizi garenean? Laiene Olabarrieta eta Saioa Setoain NUPeko neuropsikologoek elebidunen hitz-jariotasuna neurtzeko kalkulagailu bat garatu dute, euskaldunen errealitatea kontuan hartzen duen tresna berria.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Inkisidoreen itzala: Nork sartu dizu sorgin hori buruan?
2026/06/15
Itxi begiak eta pentsatu sorgin batengan. Itsusia eta zaharra oso? Irudi hori ez da zurea, inkisidoreek mendeetan zehar zure buruan txertatutako estereotipoa baizik. Podcastaren 50. atalean, Irati Zurbano ikertzailearekin argituko dugu nola eraiki zuen botereak "errudun perfektuaren" mitoa mendez mende, eta nola irauli duen euskal kulturak eta feminismoak ikono errebelde bilakatzeko.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Neskameen ahots isilduak
2026/05/18
Nafarroan, Europa osoan bezala, langileen herena etxeko zerbitzuan aritzen zen Aro Modernoan. Gehienak emakume gazteak ziren. Milaka izan arren, historian ia ikusezin bihurtu dituzte. Amaia Nagusia historialariak haien ahotsak berreskuratu ditu artxiboetako auziei esker. Lan gogorra, indarkeria eta bizirauteko borroka ageri dira mendeetan isilduta egon diren testigantzetan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Hamaiketakoari gorazarre
2026/04/23
Hamaiketakoan laburbiltzen da Nafarroako gastronomiaren arima. Bertako produktuak, sasoian sasoikoak eta km 0 elikagaiak daude oinarrian. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetek ematen diote itxura eta zentzua. Otordu bat baino gehiago da; familian edo lagun artean partekatzen den ospakizuna, festa, barreak eta une onak. Askotan, iristear dagoen zerbaiten hasiera ere bada. Horren inguruan hausnartzen du Eneko Izkue sukaldari nafarrak atal honetan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Saskia berrasmatzen: materialen iraultza erremontean
2026/03/24
Erremontea garai berrietara moldatu nahian dabilen pilota modalitatea da. Artisau-lanari eta tradizioari loturik, erreminta egiteko modua ez da apenas aldatu sortu zenetik. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko INAMAT institutuko ikertzaileek material konposatuak eta 3D fabrikazioa aztertzen ari dira erresistenteagok eta eskuragarriagoak diren saskiak garatzeko. Berrikuntzak tradizioa arriskuan jartzen al du, ala haren etorkizuna bermatzeko giltza da? Xabier Sandua ingeniariak ditu erantzunak.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Logika lausoa edo grisen edertasuna
2026/02/27
Zuri edo beltz, bai edo ez… Gure erabaki gehienek — eta algoritmo askok hartzen dituzkenek — ez dute horrela funtzionatzen. Zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gaurko atala gris horietara begiratuko dugu: zalantzetara, tarteko balioetara, eta zuzenean alderatu ezin diren egoeretara. Ander Goñi Medrano NUPeko matematikaria da, eta NAIR Center Nafarroako Adimen artifizialaren Ikerketa Zentroan aritzen da ikerketan. Logika lausoaz eta grisen edertasunaz aritu gara solasean.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Nork babesten du garraiolaria Europan?
2026/01/30
Gure inguruan ditugun produktu gehienak kamioi batean iritsi dira, baina gutxitan pentsatzen dugu nork ekarri dituen. Atal honetan, errepide garraioaren atzean dagoen azpi-kontratazioa, ez-ordaintzeak eta Europako estatuen legeek sortzen dituzten hutsuneak aztertu ditugu, Eva Fernandez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko ikertzailearekin.
Salgaiek errez egiten dute mugaz gaindi, eskubideek, berriz, ez hainbeste.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Zor publikoaren arintze jokoak: nork mugituko du lehen fitxa?
2025/12/29
Imajinatu joko mahai bat gela itxi batean. Mahai horretan jokalariek ez dute bakarrik dirua jokatzen, herrialde oso baten etorkizuna dute jokoan. Partida global honetan esertzen dira gobernuak, inbertsio funtsak, bankuak, nazioarteko erakundeak eta, orain, Txina, arau zahar guztiak aldatu dituen eragileak. Zor publikoaren arintze joko hauek aztertu ditu Idoia Agirre NUPeko ekonomistak.
Partida martxan da: nork mugituko du lehen fitxa?
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Epaitegitik zelaira: istorioak kirolaren bidez berridazten
2025/11/28
Kirolak nola lagundu dezake gizarteratzen legearekin arazoa duen nerabea? Entrenamendu programa batek bigarren aukera bat bilakatu al daiteke neurri judizialak betetzen ari den gaztearentzat? Ekaitz Irujo Compains ikertzailearen eskutik ezagutuko dugu nola bihur daitekeen kirol entrenamendu bat gazte hauei arnasa emateko modu, eta nola uztartzen diren praktika eta ikerketa. Futbola eta boxeoa aitzaki, gazte hauek gizarteratzeko bide berri bat ari dira eraikitzen. Hau da gaurko gure bidaia: epaitegitik zelaira, eta handik gazteen etorkizun posibleetara.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Gorputzaren mezularitza sekretua
2025/10/31
Inoiz pentsatu al duzu elkar nola komunikatzen diren gure zelulek? Ez dute mugikorrik, ez posta elektronikorik. ezta Whatsapp talderik ere. Badute, ordea, euren mezularitza-sistema propioa: zelulaz kanpoko besikulak. Burbuila ñimiñoak, nanopartikulak. Barruan, informazio pakete txiki-txikiak daramatzate: RNA zatitxoak, proteinak, seinale kimikoak…eta mezu argiak bidaltzen dituzte. Horrela, zelulek elkarri eragiten diote… ukitu gabe.
Azken urteotan, besikula horiek giltza bilakatu dira gaixotasunak hobeto ulertzeko eta tratatzeko. Hau da Zientzia Puntu-puntuan. Gaur, "Zelulen mezulariak". Gorputzaren posta sekretua deszifratzen saiatzen da gure gaurko gonbidatua, Carmen Roncal, biologoa, biokimikoa eta NUPeko irakaslea.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Mateak eta mitoak
2025/09/29
“Ni ez naiz batere abila matematiketan”, “listoendako da”. Tamalez oraidik maíz maiz entzuten diren esaldiak dira . Aurreritizak asko dira ikasgai honen inguran. Zenbakiei eta formulei itsasitako mitoak. Mutilak neskak baino hobeak al dira?.... benetanBenetan? Existitzen al da talentu matematikoa? Pentsatzeko beste modu bat al da? Emozioak nola uztartu ikasgai honetan? Matematikaren Didaktikan didaktikan aditua da Aitzol Lasa. Berak lagunduko digu erantzunak bilatzen.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Diagnostikoa duten mapak
2025/06/30
Gaur, begiak mapetan jarriko ditugu. Baina ez turismo gidetan edo GPS-an, baizik eta gure osasunaren kartografian. Non gertatzen dira gaixotasunak? Ze aldaketa ematen dira herrialde batetik bestera? Garuneko minbizia tasa handiagoa da zure eskualdean? Arrisku-faktorerik ote? Estatistika espazialaz ari gara, gaixotasunen bilakaera edota etorkizuneko populazioa aurreikusten laguntzen digun zientzia. Jaione Etxeberria NUPeko matematikariak ekarpen aitzindariak egin ditu alor honetan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Erromatarrak garaitu genituenekoa
2025/05/29
XIX. mendeko bertsopaperek diotenez, duela 2.000 urte baino gehiago euskaldunok erromatarrak garaitu genituen. Ez bakarrik hemen, baita Erroman bertan ere. Gaia, gaur egun, arrotza egiten zaigu, baina zaldun transtiberinotarren kondaira oso zabalduta zegoen gurean. Garaiko bertsopaperetan arakatu du Jokin Lantz
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Magnesiozko protesiak gertuago
2025/04/29
Magnesio-aleazioak degradagarriak dira, eta beste metal batzuen aleazioen alternatiba bihur litezke protesiak fabrikatzeko orduan, hezurrak soldatzeko edo arazo kardiobaskularrak konpontzeko erabiltzen baitira. Adrian Claver ingeniariak magnesio-aleazioa hobetzea lortu du, degradazio-abiadura kontrolatu ahal izateko. Horrek pazienteetan bigarren ebakuntza bat saihestea lagunduko luke.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
TOP, errepresio frankistaren auzitegia
2025/03/29
TOP Ordena Publikoko Auzitegiak hamahiru urte luzez jardun zuen frankismoaren garaian, 1963tik aurrera. 20.000 prozesu judizial baino gehiago abiarazi zituen eta 50.000 lagun pasa ziren handik, gaur egun oinarrizko eskubide diren delituengatik. Euskal probintziak izan ziren zigortuenak TOP indarrean egon zen urteetan. Imanol Satrustegi Andres historialariak nafarrek jasotako epaiak ikertu ditu banan-banan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Podcast reviews
Read Zientzia puntu-puntuan podcast reviews
Podcast sponsorship advertising
Start advertising on Zientzia puntu-puntuan relevant audience podcasts
You may also like to advertise on these Podcasts

4.6253402000
The Glenn Beck Program
Mercury Radio Arts

4.922321830
The Ten Minute Bible Hour Podcast
Matt Whitman

4.916151617
The Kristian Harloff Show
Kristian Harloff

4.853512000
Men In Blazers
Men In Blazers

4.847052000
Pat Gray Unleashed
Blaze Podcast Network

4.920391996
Brant & Sherri Oddcast
Brant Hansen

4.92001923
The Wright Report
Bryan Dean Wright

4.6432771245
Verdict with Ted Cruz
Premiere Networks

4.619772871
All Ears English Podcast
Lindsay McMahon and Michelle Kaplan

4.814621637
The Big Honker Podcast
Andy Shaver & Jeff Stanfield


