1564739233
Lore Hostoak

Advertise on podcast: Lore Hostoak

This podcast has
113 episodes
Language
English
Date created
2021/04/26
Latest episode
2026/05/13
Average duration
102 min.
Release period
29 days

Description

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Unlock Lore Hostoak podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Lore Hostoak podcast


114. Mateo Zikuta, “Haize berriak txertatzearen izenean denak ez du balio”
2026/05/13
Igitaia eta mailuaren indarraz eginiko rap musikaren erritmo, melodia eta mezuetan barrena murgilduko gara Martin Ziarrustaren (Gasteiz,1999) testuingurua ezagutzeko asmoz.Ziakhus moduan eman zen ezagutzera eta Dürum Solo Karne edo Ekida bezalako proiektu nahiz ekimenetan parta hartu ostean, Mateo Zikuta izenpean aurkeztu zaigu El Garto beatmakerr-aren laguntzaz aurkeztutako “Ketura Operazioa” LP edo lan luzearekin. Lan hau konfirmazio moduko bat da, izen, mezu eta soinu sendoagoz geratzeko datorrela baieztatzen duen lana.Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Mateo Zikutaren soinu nahiz ideien iruditegia ezagutuko dugu.Mateo Zikuta & El Garto – Iltzeak eta belarrak (Ketura Operazioa // 2026)Mateo Zikuta & El Garto – Misilen Zai (Ketura Operazioa // 2026)Pikutara - Gudarien Eguna (88-91 maketa // 1991)2zio - Epaile Jauna (Pausuz pausu // 2013)Arrano Pertxa eta Lengu Iluna – Basque Life Thug Life (Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra // 2018)Rodeo – Norabidea (EHko TPGNSozialistaren abestia// 2021)MATEO ZIKUTA, Caliè - Aresti bars (Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean // 2025)Mateo Zikuta & El Garto – Flow Torreta (feat. Calié) (Ketura Operazioa // 2026)Enbor – Ekaitzak (Enbor // 1979)Mateo Zikuta & El Garto – Putreak Inguruan (Ketura Operazioa // 2026)Chill Mafia – Bedeinkatua (2021)Erre Q R - Omenaldi feat. Buru Arin (Bidezidorrak // 2025)Mateo Zikuta & El Garto – Furgonetan (Ketura Operazioa // 2026)
113. Maddi Oihenart: “Kantua nireganatu zen ustekabean eta salbatu ninduen”
2026/04/15
Euskal musikaren ondare da Maddi Oihenart, Zuberoako ahots tradizioaren ordezkari. Bere kantu eta kantaerak hainbat belaunaldietan izan du oihartzuna, izan a capella, jazz edo kantu herrikoien doinupean. Idazle eta musikari askoren babesean entzun izan dugu, Itxaro Bordaren hitzetatik, Juantxo Zeberioren piano konponketetaraino. Horrela, Barkoxen 1956an jaiotako abeslaria, hitz eta doinuen arteko harreman eder horren adierazgarri bilakatu da gure herrian, ziurrenik desagertzen ari den mundu baten testigantza utziz.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Maddi Oihenarten iruditegian murgilduko gara kantuetan barrena.Playlista:• Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio – Besterik Ezean (Lur // 2025)• Maddi Oihenart - Ikusiko dira berriz (Hari Biru // 2007)• Mixel Achigar- Ama Euskadi (Etxahun Iruri) (Etxahun 1907 – 1979 // 1999)• Beñat Achiary - Maitea nun zira (Ene Kantu Ferde eta Urdinak // 1989)• Maddi Oihenart (Olatz Zugasti) – Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999)• Maddi Oihenart & Mixel Arotze – Agota (Lürralde Zilarra // 1998)• Ruper Ordorika - Enbaxadorre Hodeiertzean (Memoriaren Mapan // 2006)• Maddi Oihenart - Argizagi Ederra (Hari Biru // 2007)
112. La Txama, Tuli: “Chill Mafia baino Chill Mafiagoa da Tapia”
2026/03/11
Askotan aipatu izan dugu Iruñerrian azken urteotan eman den loraldi musikala eta bertako beste lore bat hostokatu dugu atal honetan. Iruñatik oso gertu, Atarrabiatik dator Martin Cervantes, Tuli, Chill Mafiako partaide gisa ezagutu genuena. Orain, La Txama proiektuarekin buru belarri dabil, napar-mex edo betidanik Nafarroan eta Euskal Herri osoan rantxera edo corrido mexikarrari erakutsi zaion maitasunari jarraipena emanez, kasu honetan kaleko kodigoekin uztartuz euskal corrido urbanoaren ikur bilakatu dira.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan, Tuliren soinu iruditegia ezagutuko dugu.Playlista:• La Txama – La Txama (La Txama // 2024)• La Txama – Fusilaren Hotsa (La Txama // 2024)• Mikel Laboa – Ihesa Zilegi Balitz (6 // 1985)• Xiberotarrak – Mauleko Erregiña (Zotükatzez batx-batxa // 2023)• Oliba Gorriak – Sorkuntza (Ideien Guda // 2014)• Tapia Eta Leturia – Gipuzkoarrok, Errosariyo Santuba! (Tapia Eta Leturia Band // 1995)• Chill Mafia Records – Mus Corrido (Agur Eta Ohore // 2024)• Oskorri – Mari Andresan Korotza (Katuen testamentua // 1993)• Argoitia Anai Arrebak – Mundu Bat (Irune ta Andoni Argoitia // 1968)• Xirula Mirula – Denboraren Makina (Txanela Musika 1 // 2022)• La Txama – Laister Izango Gara Berriz (La Txama // 2024)
111. Gartxot: “Sormena beti izan da pentsamenduen biografia antolatzeko bide bat”
2026/02/11
Bidaia intimo bat proposatzen digu Gartxot Unsainek. Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du “Bizirik gaude” diskoan, musika egiteko modu biluziago eta pertsonalago baterako hautua. Izan ere, Madeleine eta Ghau proiektuekin hostokatu bagenuen, oraingoan bere izen propioa daramanarekin datorkigu, koloretik txuri-beltzera, tximeletatik beldar izaterako alderantzizko metamorfosi moduko batean norberaren muinera edo esentziara iritsita, bizirik dagoela aldarrikatuz.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gartxot hostokatu dugu.Playlista:. Gartxot – Non Erein (Bizirik Gaude // 2026). Gartxot – Portuko Negu (Bizirik Gaude // 2026). Mikel Markez - Eguzkia (…Eta Etorri Egin Zait… // 1992). Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982). Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar - Itzaltzuko bardoari // 1981). Xabier Badiola - Leihoko Argian (Xabier Badiola // 2023). Gartxot – Ahaztear (Bizirik Gaude // 2026). Physis versus Nomos - Babes Estaldura (Burdin Gozoa eta Arrabioa). Ibil Bedi – Anelidoak (Hau dena [Katakrak] // 2023). Xabier Zeberio - Non Zira (Pause // 2023). Amaia Miranda – Bizipoza (Cada Vez Que Te Veo Lo Entiendo // 2025). Gartxot - Lagun ta asun (Bizirik Gaude // 2026)
110. Gotzon Barandiaran: “Labirintoan sartzea gustatzen zait, zein hitzek igurtzi, besarkatu, jipoitu elkar”
2026/01/14
Zer dira ba hitza eta doinua, poesia eta musika, galbahe emozional edo identitario ez badira. Zer gara gu, guk iragazi ez badugu izan nahi dugun hori? Edo niak iragazten ez badu izan nahi ez dudana? Hitzen esan nahien labirinto horretan murgildu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu,1974) idazle, poeta, musikari edo kultur ekintzaile gisa bere arrastoa utzi duena. Izan ere, zer utzi, zer eman, zer hartu erabakiz idatzi du “Galbahea” poema liburua, hitzak kantu eta kantuak hitz izateko bidegurutze lauso horretan Galbahe taldea sortu eta 11 kantuz osaturiko diskoarekin borobilduz. Ez da lehen aldia gisa horretako abentura batean ikusi duguna, gehienok Katamalo proiektu zoragarriaren baitan oroituko baituzue.Atzerako begirada hori baliatuz, Barandiaranen galbahean geratutako petalo musikalak bildu eta entzungo ditugu Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:• Galbahe - Txoritxu txilibitaria / Belatzarekin (Galbahea – 2025)• Galbahe - Bakean Elkarbizitzerik (Galbahea – 2025)• Ruper Ordorika – Lagun Erratuena (Kantuok jartzen ditut // 2003)• Gorka Urbizu – Janela Bat (Hasiera Bat // 2024)• Xabier Zeberio – Pause (Pause // 2023)• Anari – Txikizio Hau Dena (2025)• Katamalo – Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema) (Bihotz Bakartien Kluba // 2007)• Galbahe - Aylan (Galbahea – 2025)• Bide Ertzean – Zenbat Aldiz (77 // 2013)• Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002)• Maurizia, Leon eta Basilio – Jotea (Alboka Eta Trikitixa // 1998)• Anonyme Popular - Jaio Orduko (2022)• Galbahe - Wafa (Galbahea – 2025)
109. Janus Lester, Jokin Pinatxo: “Loreek lorezaina baino gehiago behar zituen lorezainak loreak”
2025/12/10
Euskal Herrian biztanleko musikari proportzio handieneko herria izango da Bera, eta Nafarroa iparraldeko herri txiki horretakoa da Janus Lester, hain zuen. Azken urteotako ahots eder bezain pertsonalenen artean d**o zalantzarik gabe eta 29 urterekin bere abestiak gure iruditegian txertatzea lortu du denbora gutxian. Izan ere, bi lan kaleratu ditu oraingoz, 2022an lehena “Ez Gaitzala Loak Harrapatu” izenpean eta bigarrena 2024an: “Lore”.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan lorez lore hostokatuko dugu Jokin Pinatxo eta bere lorategi musikala.Playlista:. Janus Lester – Bi Begi Bi Lore (Lore // 2024). Janus Lester – Lore (Lore // 2024). Petti - Eman eta hartu (On // 2007). Ruper Ordorika - Ene Begiek (Ez Da Posible // 1990). Ken zazpi eta EOS - Hel nazazu eskutik (2013). Janus Lester – Udazken Egun Hura (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Izaro – EDZDDH (Cerodenero // 2023). Janus Lester – Maitasuna tabu (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Janus Lester – Argitu Zain (Lore // 2024). Itoiz – Elurretan (Ambulance // 1987). Olaia Inziarte - Zure mina (Lehengo Lepotikan burua // 2022)Izaki Gardenak - Amaieratik hasi (Amaieratik hasi // 2013). Gorka Urbizu – Zilarra (Bakan II // 2025). Janus Lester – Minutuak (Lore // 2024)
108. Balerdi Balerdi, Toño Muro: “Giro eskasa zegoen Iruñean, euskarazko gauza gutxi”
2025/11/12
Euskal Power Pop-aren aitajaunetako bat da Toño Muro. Iruñean, 90eko hamarkadan Balerdi Balerdi taldea sortu zuen Sergio Ibarrola “Zara”, Marino Goñi, Patxi Goñi eta Blanka Izkueren alboan. 2012tik aurrera bigarren bizitza edo agerraldi bat ere izan zuen proiektuak, Muro eta “Zara”ren albora lehenik Karlos Ortiz eta honen ondotik Petti eta Anxel Iraola batuz. Merkatuaren ikuspegitik begiratuta, euren aitortza kuantitatiboa baino kualitatiboa izan dela esan genezake. Eta horrela, melodia itsaskorrak testu adimentsu eta ironikoekin uztartzeko gaitasunaz, euskal pop rock-aren kultur talde maitatu eta errespetatuenak bilakatu dira, ondorengo belaunaldientzat ezinbesteko erreferentzia izanik.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Toño Muroren unibertso edo kantu lorategian murgilduko gara.Playlista:• Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)• Balerdi Balerdi – Lore Etxea (Balerdi Balerdi // 1991)• Errobi – Nora Goaz (Errobi // 1975)• Jotakie – Beti Berdin (Zurt!!! // 1986)• Ruper Ordorika – Ene Herrian (Ez Da Posible // 1990)• Lau Behi – Hegan Egin Nahi Dut (Lau Behi / 1995)• Balerdi Balerdi – Letrak Zeruan (Hobe behin gorri ezenez beti hori // 1997)• Balerdi Balerdi – Amaitzear da dantza garaia (Galtzen ikasteko metodoa // 2017)• The Uski’s – Zelan (Barikun // 2007)• Txuma Murugarren & Angel Unzu – Fortuna Bakoak (14 abesti eta hamahiru istorio txiki // 2013)• Hiuzz – Mamuak (Esperoan // 2025)• Balerdi Balerdi – Azken Kanta (Udaberri Alua // 2023)
107. Autobus Magikoa, Gotzon Retegi: “Badakit mikrofono batek zenbat eragin dezakeen”
2025/10/15
2015ean Autobus Magikoa sortutakoan, ez zuten pentsatu ere egingo hamar urte beranduago gertatuko zena. Oiartzuarrek “Hatortxu Rock”eko kontzertua iragarritakoan lehertu zen dena eta urte askoan isilpean, ezkutaturik, egon ostean taldearen disko bakarra den 2017ko “Musker” laneko abestiek bizitza eta bide propioa egin zuten pandemia garaiko geldialdiaren ostean. Boskotearen 10. urteurrena ospatzeko itzuleraren azken geltokia, 2015eko lehen kontzertua gauzatu zen leku berean izan zen, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko festetan, nolabait hamarkada bat atzerago sortutako zirkulua itxiz. Bertan, Euskal Herri osotik etorritako lau mila pertsona inguru bildu ziren auzo txiki bateko jaietan, reggae, rap, rock eta umore onaren giroan.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gotzon Retegi (Musker) abeslaria hostokatu du.Playlista:• Autobus Magikoa – Alde (Musker // 2017)• Autobus Magikoa (ETBko Telesailaren Openinga)• Julen Lekuona - Itsasoan Urak Handi Dire (Zuzenean / 1968)• Imanol Urbieta - Behin Betiko (Nire ibilbide pedagogikoa // 2009)• Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003)• Glaukoma Ta Bad Sound – Batak Bestetik (Sua zaintzen // 2015)• Autobus Magikoa – Pozaren Gailurra (Musker // 2017)• Autobus Magikoa – Denbora (Musker // 2017)• Bizardunak - Shane MacGowan’s Basque Paddys (Bizardunak // 2009)• Txiltxoko - Amaren negarra (Txiltxoko Acustic // 2018)• Uzi Cuzy - 1000skrt (2022)• Autobus Magikoa – Zu Zara (Musker // 2017)
106. Naxker, Karmele Gurbindo: “Emakumezko talde gehiago behar dira, baina oso polita d**o Iruña”
2025/06/25
Nafarroan, konkretuki Iruñerrian, azken urteetan sortu den olatu berriaren parte da Atarrabiatik datorkigun Naxker boskote gaztea. Pop, punk edo post-punkaren ildotik konposatu dituzte euren kantuak eta “Matxenia II” izeneko lehen lanarekin harrera ezin hobea izan du Karmele Gurbindo, Ainhoa García, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martinek osatutako taldeak. Ez daramate denbora asko musikaren munduan, baina transmititzen duten indarra ikusirik etorkizun oparoa iragarri diezaiekegu.Playlista:• Naxker – Bidelagun (Matxenia II // 2024)• Naxker – Pista Bat (Pista Bat // 2025)• Itoiz – Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)• Itoiz- Phuntzionariat (Itoiz // 1978)• Hertzainak – Esaiok (Salda Badago // 1988)• Lukiek – SnK (Lukiek#2 // 2021)• Naxker - Ezin Dut Sinetsi (Matxenia II // 2024)• Niko Etxart -Euskadi Jator goxo eta puta hontan (Baikor // 1990)• Gu ta Gutarrak - Noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak// 2007)• Belako - Orein Orain (Sigo Regando // 2023)• Verde Prato - Ez zinen (Adoretua // 2023)
105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”
2025/06/11
Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien transmititzea eta horretarako, halaber, artista izan beharra d**o. Soinu teknikari eta ekoizle izate horren atzean dagoen ezagutza, zaintza eta trebezian oinarrituta sormen eta adierazkortasunaren distira ikuskatu nahi genuke bere kantutegi pertsonala entzunez.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Haritz Harreguy hostokatu dugu.Playlista:• eMe – 2+2 Lau (Beleak Elurretan // 2017)• Mikel Labora / Xabier Lete - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980 -– Kantatzera Noazu //1976)• Itoiz - To Alice (Musikaz Blai // 1983)• Eskorbuto – Las Multitudes Son un Estorbo (Los demenciales chicos acelerados // 1987)• Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)• Berri Txarrak – Ikasten (Ikasten // 1999)• S.A. – Pauso Bat (Polvo en los ojos // 2000)• Eñaut Elorrieta – Zaldia Eta Behelainoa (Irteera Argiak // 2019)• Sen – Zure Askatasunarengatik (Gaizki Esanak… // 2002)• Kuraia - Egunsentian (Kuraia // 2001)• Marte Lasarte – Marte Lasarte (Ez Da Besterik // 2024)• Delirium Tremens – Aio (Hordago // 2022)
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
2025/05/28
90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funkaz gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irrati esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle edo ekitaldien sustatzaile gisa ikusi izan dugu eta musikariaren aurpegi guzti horiek esploratu nahi genituzke bere ibilbidea errepasatuz.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Makala hostokatu dugu.Playlista:• Arima Soul – Denbora (Gaua // 2025)• Arima Soul – Ilargira (Gaua // 2025)• Arima Soul – Gure Lurra (Arima Soul Bilduma 2020-2024 // 2024)• Makala & Jimmy Bidaurreta – Irratian (Descarga Libre // 2019)• Makala – Sintonia [‘boom Shaka Laka’ Radio Show] (Selects Boom Shaka Laka: 10 Years // 2016)• DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-k // 2019)• Magdalena – Lanera Sartzen (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• William S. Fischer – Pello Joxepe (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• Makala – Bizi Pozik [Original Mix] (Hondartzan // 2005)• Makala Jazz Funk Band – Orrua [Original Mix] (Orrua // 2013)• Makala – Cartoon Tune (Unexpected Tapas [Happy Sound] // 2011)
103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat d**o kantu bat egitean"
2025/05/14
Kostaldetik barrena, olatuak hartuaz, Zarautzera bidean jarriko gara chorus gitarrez nahiz erritmo groovyez erakarrita. Mac Demarco kanadarraren soinutik gertu, Martin Muruak, “DIY” edo “Egin Ezazu Zerorrek” formulatik eraiki zuen bere soinu unibertsoa. Denboraren poderioz, talde izaera hartu du Ion Ferrera, Xabier Aramendi, Nikolas Eizagirre edo Peru Zabalaren konpainian osatutako proiektuak. Sintetizadore, baxu jostalari, eta azken finean, buruhausteetatik ihes egitera gonbidatzen gaituzten doinuak geureganatuta murgilduko gara Marterako bidaia edo odisea musikal honetan.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Martin de Marte hostokatu dugu.Martin de Marte – “Eskolatik Kanpo” (Nahiko Ondo // 2025)Martin de Marte – “Pimientos A Lo Tigre” (Nahiko Ondo // 2025)Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984)Kortatu - Don Vito Y La Revuelta En El Frenopatico (Kortatu // 1985)Jexuxmai Lopetegi - Dantzari Bakartia (Barrakoian 25 urte // 2020)Martin de Marte – “You Better Ulertu” (Red River Ride // 2020)Martin de Marte – “Blue Bean Smile” (Kaixo Lagun // 2019)Martin de Marte – “Amellukas” (Nahiko Ondo // 2025)Itoiz - Berandu Da (Espaloian // 1985)TikTara - Fracking Ez! (Hariak // 2015)EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023)Martin de Marte – “2030” (Nahiko Ondo // 2025)
102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guilló: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu zen”
2025/04/30
Denboran zehar zubi bat eraikiko dugu, ertz banatan 70eko eta 2020ko hamarkadak jarrita. Alde batetik Koska, euskal rockaren lehen belaunaldiko taldea eta bestetik Alguillo & Alkimistak, rocketik abiatuta R&B, funk, latin eta gospel kutsuekin jolasten duen taldea. Bi proiektuen erdigunean bada artista bat, elgoibartarra bera, eta noski gurera gonbidatu dugu zubi azpiko urak eramandakoaz eta dakarrenaz bustitzeko."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Alfonso Guilló abeslari eta baxu-jolea hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:Koska – Garraztasuna (Koska // 1976)Koska – Beldurrez (Koska // 1976)Koska - Otaloreen antzera (Koska // 1976)Koska – Bizitzaren Poema 2 (Koska // 1976)Koska – Ehun Urte (Bihozkadak // 1979)Alguillo&Alkimistak - Ur gaineko bitsetan (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak – Tuneletik (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak - Gesala eta argitasuna (Burua Makurtu Gabe // 2024)Alguillo&Alkimistak - Iluna nitaz jabetu da (Burua Makurtu Gabe // 2024)
101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da”
2025/04/16
XXI. mendeko euskal trobadore edo juglare moduan defini genezake Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, 1992). Herriz-herri, plaza-plaza ibili ohi da bere gitarraren laguntzaz, euskal kantutegiko entziklopedia moduko bat izango balitz bezalaxe. Halaber, bere kantu propioekin bakarlari eta talde formatuan ere ibili ohi da Olloki izenpean eta alderdi edo ikuspegi ezberdin horiek uztartu nahi genituzke.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Ollokiegiren pentsamendu eta doinuetan barrena bidaiatuko dugu.Playlista:• Olloki - Minutu T’erdi (Alienatuta // 2024)• Olloki - Euskarria (Alienatuta // 2024)• Alaitz eta Maider - Inshala (Inshala // 1999)• Su ta gar - Mari (Jaiotze Basatia // 1991)• Koldo eta Arantxa - Gure Hitza (1996)• Xiberoots - Aska (Honki Jina // 2021)•Andoni Ollokiegi - Satandango (Bekataria // 2023)• Olloki - Hutsa (Alienatuta // 2024)• Akaleia (feat. Olaia Inziarte) - Nire Etxeko Artista (Ondoloin // 2023)• Errobi - Xileko langileria (1977 // Gure Lekukotasuna)• Itoiz - Errotaberri (Alkolea // 1982)• Urko - Gure lagunei (2005 // Urko zuzenean: La Trini, Donostia)• Olloki - Alienatuta (Alienatuta // 2024)
100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
2025/04/02
Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bizi gabeko garaietan eta gertu sentitu ditugu muga tenporal edo geografiko guztiak doinuez ezdeustuz. Ez Dok Amairu-ren berpizkunde kulturaletik aro digitaleraino, transmisioa etenik gabe mantendu izan du eta oholtza gainekoak amaitutzat eman baditu ere, ondorenean jarraituko du Orioko bardoaren ahotsak herri honen mintzoa izaten.“Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Benito Lertxundi hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:• Benito Lertxundi – Urrundik heldu naiz (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Nintzenaz Oroitzean (Gernika Kontzertuan // 2024))• Benito Lertxundi – Mirotzak (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Kaixo Ardizain (Nere Ekialdean // 2002)• Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996)• Benito Lertxundi – Oi ama Eskual Herri (Hunkidura Kuttunak I // 1993)• Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Benito Lertxundi – Baldorba (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Herri Behera Jota (Oro Laño Mee Batek // 1974)• Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Udazken Koloretan (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Loretxoa (Ez Dok Amairu //1967)• Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)• Benito Lertxundi – Ez nabil ezeren bila (Gernika Kontzertuan // 2024)

Podcast reviews

Read Lore Hostoak podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Lore Hostoak relevant audience podcasts


What do you want to promote?