1580875839
Bertso jarriak

Advertise on podcast: Bertso jarriak

Categories
Country
United States
This podcast has
53 episodes
Language
English
Publisher
Berria
Explicit
No
Date created
2021/08/12
Latest episode
2025/09/06
Average duration
5 min.
Release period
28 days

Description

Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Unlock Bertso jarriak podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Bertso jarriak podcast


Kattalin Arabolaza |Gu garela arazoa
2025/09/06
Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun, Gipuzkoa, 2009). 9 urte zituela hasi zen bertsotan, Haurtzaro Ikastolako bertso eskolan, eta bertan aritu zen DBH 2. mailara arte. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan jarraitu zuen bertsotan, eta orain Oiartzungo Martzelina elkartean ere ari da. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu du bi aldiz. Bietan finalera iritsi da. Gu garela arazoa Doinua: Askatasunaz. 1.- Gaur eguneko kontua da hau ez biharra, ez atzoa teknologiak jo duenetik guganako erasoa hor etortzen da adikzioa izeneko marrazoa ta pantaileri nahiz ta botatzen diegun erru osoa ez ote gara konturatuko gu garela arazoa 2.- Egunez egun gai honek dauka ikaragarrizko sona dirudienez pantailek dute falta zaigun zoriona haurrena ere ailegatu da ta tamalez ezta broma horren goiz hartzen dute eskutan ta gainera marka ona ia idazten ikasi aurretik jasotzen dute aifona 3.- Pisa dorrea Erroman d**o eta Parisen Eiffela ahalik urrunen bidaiatuta handitzen denez nibela irri txiki bat argazkirako ta postureo itzela ta sareetan zintzilikatu ezin zitekeen bestela jendeak gu non ibili garen jakin nahi balu bezela 4.- Mobila hartu eskutan eta ia dirudigu markes orduak pasaz txateatzeko ohean etzanda ahuspez ta aurrez aurre hitz egiteko hain lotsati ta hain trakets beraz, atea jo beharrean ez nau harrituko batez bizilagunak gatza eskatzeko idatziko dit uatxapez 5.- Instagrameko historia bat eta tiktokeko trenda hatzaz goraka pasa ohi dugun ehunka reelsen zerrenda zenbat denbora pasatzen dugun ezin genezake zenba pantaila aparte uztea horren konplikatua al zen ba? Kontrolatua zirudiena beharrezko bihurtzen da 6.- Begira zagun gugana eta gutxiago ingurua bakoitzak hasi behar du eta bere kontrako gudua ez dezagula alferrik galdu minutua, segundua ohartu gabe tita batean aldatzen denez mundua orainak ihes egin aurretik altxa dezagun burua
Danel Herrarte | Bizi ditudan bi munduari jarriak
2025/08/30
Danel Herrarte (Aramaio, Araba, 2004). Peru Abarrategi irakasle zuela hasi zen bertso eskolan, gaztetxotan. 2019ko Arabako Eskolartekoan kantatu zuen lehenengo aldiz, eta hurrengo urtean Kuadrillarteko Sariketako txapela irabazi zuen, Aramaioko Izenbakuek taldeko kide modura. Arabako Bertsolari Txapelketan bi bider kantatu du gaur artean; 2022an parte hartu zuen aurreneko aldiz, eta iazko txapelketan ere aritu zen kantuan. Bizi ditudan bi munduari jarriak Doinua: Elizan sartu ziradenian A 1.- Mundu honetan badaramatzat ia hogeita bat urte Ta gutxiegi direla ere edonork esango luke Aitakeria jarrera_ordea ona denik ez dut uste Nik hogeita bat urtez bizia bertsotan jarri nahi nuke 2. Baserri giro bete-betean jaio nintzen buruz buru Baina ni enaiz baserritarrik finena izan seguru Bizi izan ditut baserri giro, herri eta hiriburu Eta kanpotik begiratuta bereizten ditut bi mundu 3. Nahizta bakoitzak ireki didan maitasun handiz atea Nabaria da bi mundu hoiek duten polaritatea Baserriaren lan beharra ta hiriaren disfrutea Nola uztartu litezken zail da niretzako esatea 4. Jende artean naizenaz inoiz agertu arren lotsati Lotsak harrotzen ongi_ikasi dut denbora_aurrera joaki Harrotasuna ez da ordea baserri giroan aski Probatu duen gozo bat ezin ken dakioke haur bati 5. Konfort gunea alboratzea kontu erraza al da ba Nahizta guztiok gustuko dugun bizimoduan patxada Gizartearen lege berriei jarraika ari bagara Aurrerapena atzerabide izango da beharbada 6. Nola guztiok gurpil berari bultza ta bultza gabiltzan Ni ere enaiz gurpil hortatik bereizteko kapaz izan Baina bereiztu izan nautenez gauza batzuek bizitzan Horra sei bertso nire bizitzaz nahi duenak entzun ditzan
Patxi Iriart | Memoriaren olana
2025/08/23
Patxi Iriart (Hiriburu, Lapurdi, 1988). Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da. Euskal Herriko Laborantza Ganberan ari da lanean 2014. urteaz geroztik. 11 urte zituela, Baionako bertso eskolan hasi zen Karlos Aizpurua irakaslearen gidaritzapean. Bere lehen plaza bertso eskolako lagunekin egin zuen Baionan. Azken urteetan Itsasuko bertso eskolako kide da. Txapelketei dagokienez, eskolartekoetan parte hartu du hainbat urtetan, eta 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoa irabazi zuen. Xilaban ere hainbat alditan parte hartu du, eta 2021ean finalean kantatu zuen. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu zen aurrenekoz. Memoriaren olana Doinua: Orainaldiko idazlan batek 1.- Hirurogeita hamabostean Franco jenerala Borrokaturik jarri zieten gerla tribunala Zuzenaren kontra bala Garbitu zituzten hala Jon eta Angel, Jose, Ramon ta Humberto bezala 2.- Guretzat Txiki ta Otaegi bada historia Entzun dut beren motiboetan ez zela ongia Gogora-ren teoria Egiaren hilobia Orai garbitu nahi al dute gure memoria? 3.- Frankismoaren kontra borrokan emanik bizia Nora joan da errespetua, nora dezentzia? Utzitako herentzia Ez da ez delinkuentzia Nola ez dira izanen gure erreferentzia? 4.- Orduan bizi baziren Franco ta faxisten peko Gaurko solasak bizikidetza eta bakez lepo Debekua oroitzeko Trantsizioa zer zepo Demokraziak badu oraindik bide egiteko 5.- Kondaira bera emanen dute bihar eta etzi Beharko dugu gure egian itsuki sinetsi Nahiko gaituzte hertsi Baina ezin dugu etsi Diferenteak baikara ezin gaituzte irentsi 6.- Otaegi ta Txikik merezi dute narratiba Beren izenak jalgi ditzagun zulotik argira Olana berriz mendira Olana plaza erdira Zuzena hori delako eta gureak baitira
Koldo Gezuraga | Larru-hutsik
2025/08/16
15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea. LARRU-HUTSIK Doinua: Egunsenti batean 1- Zu, ibilitakoa zarpail lehenean sedukzio bideen pausu herrenean orain berriro hemen zaude kemenean izarapeko estalpe ustez lerdenean ausardiaz aritu zara DM-an maitasun asko omen duzu DNAn baina hotza sartzen da logela denean biluzik dagoena norbera denean. 2- Jolasten hasi ordez ahaztuta paripez hizketan jardun zara sentibera txipez "berdintasuna sortu nahi dut bat-egitez gozatu parekotzat ditugun praktikez" hain esaldi bortitzik ez dio nornahik, ez gizon bat zara, horrek dakarrena maitez lokabetu ezean barne rol zenbaitez behintzat disimulatzen ahalegindu zaitez. 3- Sexua ez da organo baten hazkundea baizik (e)ta elkarri piztu nahia azkurea gaur berak ezarri nahi du latitudea zure goiko aldera ekarri du behea iztartean ageri zaion orubea seinalatuz hankekin sortu da V-a nahiz eta geziari hor geratu beha zure sentitzen duzu baina ez da zurea. 4- Kopeta izerditan begiak dirdaitsu piztia da katutxo bat zena oraintsu utzi nahiean legez azala orbaintsu mugimendu mingarriz zabiltza alaitsu pornotik ikasia gorpuzten darraizu indarra baztertzeko ez baitzara gai zu zaplazteko, birao... guztia da haizu berari galdetzea otu ote zaizu? 5- Geldian etzanda nahi zenuke jarraitu eta ahal den azkarren tratuak amaitu ez zazu zeurekoiki maindirea blaitu berak lehorte beste asperdura baitu energia zaizunez berariaz ahitu berea tenkatu da zurea nasaitu gorputz bat bistan baina ene, ze lasaitu zure zilborrak soilik eszitatzen zaitu. 6- Larru jotzea eten eta parebako egia bota dizu zure kalterako: «Koldo, utzi dezagun beste baterako ez dagoen lekutik ez da aterako sexua izan daiteke hamaika erako baina betiere funts berberaren gako: enpatia behar da eginahalerako plazera bera ere ardura delako».
Alazne Untxalo | Sendabelarrei jarriak
2025/08/09
Iturenen jaioa (Nafarroa), 1989an. Etxetik jaso du bertsozaletasuna, eta haur zenetik aritu da bertsotan. Hamabi urterekin hasi zen Iturengo bertso eskolan. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan Lekarozko institutuan igo zen lehenengoz oholtzara, 2001. urtean, eta, gerora, bitan eskuratu du txapela lehiaketa horretan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere parte hartutakoa da, eta finalerdietara ere heldu da hainbatetan. Iturenen ez ezik, Nafarroako beste hainbat bertso eskolatan ere aritu da: Oronozen, Donezteben, Lesakan, Erratzun eta Iruñean, besteak beste. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen. Haur hezitzaile aritzen da lanean. SENDABELARREI JARRIAK Doinua: Aita eta ama etzaten dire Ezinbertzeko bihurtu dugu Ibuprofeno pastila Garai batean ordea ez zen (e)ta mendira zerbait bila Bihotz horidun lore ttikiak Baditu petalo pila Hileroko min nahiz buruko min Hartu ohi zen kamamila Lore laranja eta bixia Ez ote dugu Ilena Moztu idortu eta egosi Mantxo oliotan dena Ondotik bota argizaria (e)ta ontziratu hurrena Zauri zein pikor azala berri Sendatzeko du ahalmena Ustekabean ukitu eta Azal azkile arina Arnasari_eutsiz biltzen joatean Ez da gertatzen berdina Gerrialdean baldin baduzu Oinaze edo ezina Asunarekin igurtzi eta Ahantziko zaizu mina Izpilikuak duen lurrina Baietz urrundik igarri Izan daiteke estresa eta Buruaren lasaigarri Zango, zurmio (e)ta zangosagar Nekearen sendagarri Gaur egun denok behar dugu bat Beraz etxera ekarri Begi morexka txikiak ditu Txirikorda muturrean Beti Komeni edukitzea Distantzia laburrean Gripeak jota bazaude eta Bizi gogoa lurrean Berbenarekin tortila egin (e)ta lotu garezurrean Terraza baten sonbrillapean Egonez gero luzaro Beroak hartzen dizu gorputza Eta orduan akabo Mojito frexko bat derrigor da Hidratatu beharra d**o Lau menta hosto gehitu ostean Beti d**o goxoago
Nahia Sasco | Joan-itzuliak
2025/08/02
Lekuinen jaioa (Lapurdi), 1998an. Txikitatik dabil bertso munduan, eta txapelketarako saltoa ematera ere laster ausartu zen. 2014an eta 2015ean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako txapeldunordea izan zen. Hainbat sariketatan aritua da, eta horietako batzuetan lehen postua lortua: 2016an Berritxu saria lortu zuen Berriatuan (Bizkaia), eta 2017an, berriz, Mikel Laboa saria Donostian eta Lizardi saria Zarautzen (Gipuzkoa). 2023an, Taldekako Xilaban parte hartu zuen Ortzi Idoate eta Irantzu Idoaterekin batera. Lehen postuan geratu zen hirukotea. JOAN-ITZULIAK Doinua: 90 beltzean Ni Lapurdin handitu niz ta hemen bizi naiz berriz. Ez nintaike hain uros izanen hau pasa ez balitz. Banituen beldur anitz baina ilusio handiz 20 urtetan Euskal Herritik joan nintzen lehen aldiz. Karrera bat ikasteko egin mila kilometro eta bost urtez joan-etorriak nituen etxeko. Herri minaren menpeko, garaia zen itzultzeko, kanpoan ezin delako bizi hemen baino hobeto. Hau da leku segurua hurbila dut ingurua, baina abenturazalea daukat bizi liburua. Hasten da barne gudua ikusi nahi dut mundua jakin gabe zer den ihes berri horren helburua. Hego Ameriketara egin nuen hegalkada, zortzi hilabetez bidaiatzeko izan dut parada. Irri, malko, besarkada dena plazera izan da baina azkenean Euskal Herrirantz daukat begirada. Nola bidaia osteak hautsi ditzakeen usteak, nahiz ta eskapatu berriz goxoki hartu nau etxeak. Zabalduz bere ateak zerratu dira besteak: ilusiorik ez dit egiten berriz joateak.
Oihane Perea | Klimaterioarenak
2025/07/26
Oihane Perea. 1977. urtean Gasteizen jaioa, 12 urte zituela bere jaioterriko bertso eskolan hasi zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007an, 2009an, 2013an eta 2017an. Bertso eskolako irakaslea izan da, eta ikastetxeetan ere aritu da. Hiru aldiz parte hartu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. KLIMATERIOARENAK Doinua: desagertua Gazte garaian izan zenuen Ezusteko arerioa Azken aldian faltan botatzen Duzun barne jarioa Gai tabua, serioa… barneko misterioa Wikipedian begira zazu Zer den klimaterioa Estrogenoen erruagatik Nahiz ta sentitu zaharra Zuk zer nahi duzun argi daukazu Jakituria, indarra Baina non dago aparra? ez ote da zoritxarra disfrutatzeko garai onena siku pasatu beharra Behetik gora dator beroa Oso gauza tipikoa Osakidetzak ez dizu eman behar duzun triptikoa Gorri ta erdi itoa Astinduz abanikoa Eskuetatik irteten zaigu Energia eolikoa Zure etxeko eta laneko Guztiak badira kexu Ez baduzu nahi hainbeste zama Horrenbeste konpromezu guztiei su emaiezu Zure buruari muxu Klimaterioa arma bezala Erabili dezakezu Asko banatu egiten dira Ez da arraroa hara Koplexu denak kendu ta hartuz ahizparen besakada ze orain zure erara goxo zaindu behar zara jostailu eta kutixiekin probatzeko garaia da Urtebeteko lehorte batez Salto hurrengo fasera Denak noiz baiten helduko gara Menopausika izatera Pasa ezkero batera Munduarentzat hobe da Ongi etorri Andre helduen Territorio librera!
Egiar Otegi | Mendiko fauna
2025/07/19
Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txapelketa hori bera irabazi zuen apirilean Azpeitian jokatutako finalean. Ondorioz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ere parte hartu du aurten. Mendiko fauna Doinua: Norteko trenari Mendiko zuhaitz, arroka, baso, larre eta halakoak Nabarmenago ikusten ditut halere bestelakoak Batzuk basurde, asko azeri eta gehienak astoak Lau hankakoak baino gehiago dabiltza bi hankakoak Udazken eta negu aldean ta ez mendi urrunean Ehiztari pila dabil astelehen, igande, ostegunean... Tiro orkestra horrek dirudi hango isiltasunean Donostiako piroteknia kanoikada egunean Udaberriko hosto berriak, larre berde eta txori Korrikalariz betetzen zaigu mendi ingurune hori Itxuraz denak aritzen dira arin, azkar eta ongi Kílian Jornet direla uste ta maldan behera erori Aiako Harritan uda aldean zer gertatzen den ez dakit Lehengo batean arratsaldean ikusi nituen han nik: Hiru turista txankletetan ta gainera gertu puntatik Medailaren bat merezi dute balentria horrengatik Udazkeneko prozesioa perretxiko bila heldu Hogei bat lagun leku beretik lehenengoak denak kendu Azkenak saski hutsa du baina min horrentzako ukendu: Aurrekoaren desodorante usaina harrapatzen du Eta berriro ere neguak hartuko dio segida Jende ugari joaten baita azken aldian mendira Gehientsuenak egoten dira bazter ederrei begira Mendia zer den jakingo dute lanean hasten badira
Iruri Altzerreka| Neke kronikoa
2025/07/12
Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere. 2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz. Neke kronikoa Doinua: Orainaldiko idazlan batek 1. Kurtsoan zehar hartu ohi gaitu premiaren presak Denetara hel nahi eta ezin gainezka estresak Baina_iluntzeko zerbezak Esperantza dakar behintzat Konponbidea errutinaren joan-etorrientzat (bis). 2. Ane bi aste bere kontura Mexikora doa Anderrek libre soilik ei dauka hurrengo_azaroa... Gertukoekin tragoa Bihurtu da arraroa Medikuarekin zita hartzea baino zailagoa (bis). 3. Hala ere planik ez zaigu falta gaurko zein biharko Atera gabe geldituz gero zerbait dago txarto... Gertu edozertarako Prest gaude festetarako Estimulu lar ez ote daude gauza onerako? (bis). 4. Uda zukutu nahian gabiltza ekin eta ekin “Joan ezean, baietz damutu” dena da etekin... Zer egin ahots horrekin? Igande_arratsaldeekin? Ez badakigu lasai egoten geure buruekin? (bis). 5. Bakardadea zein asperdura ez daude planean Hitz intrusibo oro_isiltzeko barne afanean Arduraren oihanean Nahiago jarri lanean Nahita erortzen gara berriro kontraesanean (bis). 6. Askok daukagu oreka-modu automatikoa Giza gorputza sortzez delako azal ziklikoa Joera bada ohikoa Erantzuna, betikoa... Hiru hiletan nola sendatu neke kronikoa? (bis).
Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak
2025/07/05
Milanera bagoaz poz pozik bidaian kurtso bukaera hau itxuratu nahian hodeiak zuri daude zeruko sabaian Frantziako lautada begien bisaian eta ni bertso sorta hau idazten mahaian. Azafatoak bueltaka daude honezkero Italieraz esaten «Buona sera, prego» eskuinean gizon bat erdi lotan edo ezkerrean gazte bat ni erdian bero pixalez nago baina eginen dut gero. Boeing 347-ak zaharkitu hotsa Miarritzetik ordu t’erdiz tarte motza turbulentzi hauekin zein une zorrotza mareatzen hasi naiz dardarka bihotza eskatuz kobratuko al didate poltsa? Eguzki izpi argi ta zeru urdinak ikusten diren bistak aldera ezinak uniformearekin zein langile finak! noraino eragina daukan marketinak zeruan ere salgai daudela lurrinak. Motxilan kamisetak eta hiru galtza hala moduz sartuta bizkarrera altxa Berriozarren jaiki Milanen arratsa nahiz mundu global hau den oraingo ardatza ametsetan hegaka ez al gara pasa? Ohartu gabe Milan begien aurrean pentsatuz Plaza Duomon eta free tourrean hegazkina heldu da luze laburrean asko bizi garenez brontzean, urrean noiz jarriko ditugu bi hankak lurrean.
Joanes Illarregi | Plastikoarenak
2024/09/14
Joanes Illarregi Marzol. Leitzan (Nafarroa) jaioa, 1999an. Bere jaioterriko bertso eskolan egin zituen lehen pausoak, eta 2007an parte hartu zuen lehen aldiz Eskolarteko Txapelketan; hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan: finalerdietara iritsi zen 2017an, eta azken hiru aldietan —2019, 2021 eta 2023— laugarren postua erdietsi zuen. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera iritsi zen. Doinua: Kantuz sortu naiz eta Zakarrontzi horiak Ezin beteago Ditugun garaiotan Guztia akabo Oxigenoa al den Sinestuta nago Berau behar baitugu Geroz ta gehiago Oxigenoa al den Sinestuta nago Joaten naizen toki Guztietan d**o. Mendira joan arren Purutasun bila Bide bazter denetan Lata ta kolilla Plastikoa lurrean Geratu dadila Gel, barrita, Isostar Eta gatz pastilla Plastikoa lurrean Geratu dadila Lehengo mendiak dira Gaurko zabor-pila. Supermerkatuena Aipatu nahi nuke Lotsa izpi bat eman Beharko liguke Platanoa plastikoz Ontziratzen dute Euro terdi gehiago Graziaren truke Platanoa plastikoz Ontziratzen dute Ta aurpegira barre Egiten digute. Kirurgia plastiko Ongi pagatua Gure minak probesten Ditun merkatua Ezagutuko dugu, Madarikatua! Itxurarena denez Gai delikatua Ezagutuko dugu, Madarikatua! Zahartzen ez den pertsona Plastifikatua. Honek autokritika Pixkat merezi du Bertsolariok dena Ere ez dakigu Gaiak heldulekurik eman ez badigu Berdin kantatu behar, Baten faltan hiru Gaiak heldulekurik eman ez badigu Plastikozko bertsoak Irteten zaizkigu. Gizarte likidoan Ze harreman mota Pertsona jarri dugu Pertsonaren kontra Jendea kontsumitzen Ohituta dago-ta Plastikozko harreman Etengabe(e)n soka Jendea kontsumitzen Ohituta dago-ta Bat sortu, erabili, Aspertu ta bota. Gaurkoak honeraino Bukatuko dut, bai Bertso bidez ez dut ta Inor kutsatu nahi. Sorta hau entzutean Bi bide, nolanahi: Ez bazaizu gustatu Ez nago zure zai Sorta hau entzutean Bi bide, nolanahi: Ta gustatu bazaizu Berziklatu lasai!
Maddi Aiestaran | Ezer galdu nahi ez duena
2024/09/07
Maddi Aiestaran Iparragirre. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman, eta udazkenean hasiko den faserako sailkatu da. Euskal filologia ikasitakoa da, eta Euskaltzaindiaren Mintzola beka lortu zuen, bere Gradu Amaierako Lanarekin. Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kide ere bada. Ezer galdu nahi ez duena Doinua: Konstituzio berria (J. Tapia) Gaugiro ona d**o kanpoan eta larunbat gaua da, udazkeneko errutinan du abuztuak begirada. Aprobetxatu egin behar da, egin ahal beste kedada, zuk erabaki, gaizki pasako duzu joaten ez bazara. Bera hor dago sofan jarrita pelikula bat du ozen, hankak mahaitxoan gurutzatuta ta burua egoskortzen. Pipak ahora eraman ahala zaio burura etortzen, lagun denak ze gustura dauden Bilbon eta Lekarozen. “Zergatik ez naiz haiekin joan?”, “ze ondo pasako dute...”, “ez da hain berandu, joe, agian kotxea hartuko dut, e!”. Agobiatzen da porai dabilen lagun bakoitzaren truke; lehen hemen egon nahi zuen, baina orain han egon nahi luke. Berez ez zuen zerbaitegatik etxean egon beharrik, lasai botata egon nahi zuen, ez du aitzakia txarrik. Baina barrena jaten diote mila mamu beldurgarrik; “guztiak super ondo pasatzen eta ni hemen bakarrik”. Gogoa dauka lagunak dauden konpartsan, tabernan, plazan, “sortuko dira lau dantza hemen ta beste zazpi jolas han”. Bihar elkartzen baldin badira eguneroko terrazan, lagunek hitz bat esango dute eta ezingo du jasan. Ezer galdu nahi ez duenak nahiz dena behar duen bizi, manta azpian ezkutatu da, bere FOMO, bere krisi. Denean egon beharra zaigu maiz antsiazko gutizi, ba egon lasai, ez d**o zertan plan denetara iritsi.
Eneko Abasolo 'Abarkas' |Memoria
2024/08/31
Eneko Abasolo Txabarri, 'Abarkas'. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren izan zen lehengoan, eta zazpigarren bigarrenean—. 2004az geroztik, txapelketako zazpi finalaurrekoetan izan da. Azkenengoan 2023koan, 15. geratu zen finalaurrekoetako sailkapenean. Memoria Doinua : 14 heriotzena Memoria osatzen da Lurrez eta Harriz Minetako negarrez Ta pozaren irriz. Amama eta bere Ahizpa letra larriz Oroitu nahi nituzke Justizi egarriz Beraien historia Bertsotan ekarriz Durango bonbardatu Zuten orduetan Faxistei beldurra, Sartu hezurretan. Babesa hartu zuten Ihesi Sopuertan, Bertan egon ondoren Hainbat egunetan Desgrazia zain zuten Bueltan Iurretan Iseko Filomena Madrilen lanean, Ezustean etxera Itzuli zenean Ja iñor ez zegoen Baserri barnean Ta faxistek jomugan Jarri azkenean Nonork txibatazoa Eman zuenean Bortxatu egin zuten. Guk zenbat galdera Ta ondoren erahil. Posible ote da! Lurrean utzi zuten Luze luze bera Bertsio ofizialak Zion arabera Bakarrik erori zen Eskilaran behera Ahizpa bat erahila Betirako drama! 3 neba kartzelan Espainian barna. Minean murgildurik Bizi zen amama Ta orain oroituaz Berriz iragana.... Pena dugu inoiz ez Galdetu izana Gure Amama Miren Zen min horren lagin Zenbat familietan Gertatu zen berdin Itxi gabeko zauri Joan gabeko min Bertsotan kontatu dut Historia gordin Pasatua sekula Ahaztu ez dadin
Manex Agirre | Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan
2024/08/24
Manex Agirre Arriolabengoa. Aramaion jaio zen (Araba), 1982an. Arabako bertsolari gazteen txapelketa izan zuen lehen plaza, eta orduztik bertsoari loturiko hamaika jardunetan aritu da, bai kantuan eta bai eragiletzan —izan hedabideetan, bertso eskoletan zein Bertsozale Elkartean—. 2011ko eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketeten txapeldun izan zen, baita 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketen talde irabazleko kide ere. Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan Doinua: Ur berdezko lauki bat goizeko argia bainujantzi azpiko Zure ilargia Uztailerako nagi Dator belardia haragizko airea zeru zohardia. Zafirozko ur-masa Hotzaren atari Eskaileran brontzezko Bost igerilari Urrelilien usain Leuna du ari Iparreko kumulu- Hodeien ehiztari. Berun koloreko ur ia solidoa Heskai arantzadun bat Zerurantz igoa Txikle mastekatuak Tom Collins giroa Arnas hots likatsuak Mina, bertigoa. Zulo bat urezkoa Inork hautatua Jauzi berekoi batez bularreratua Eguzkiak mindua Du begiratua Tesela zerrenda bat Polikromatua. ilundutako urak ezpain urdinkarak Erlastarren hilobi Izozki-kikarak Zakur bustiak ihes Mahaiei ostikadak Baldosa ertzeko marra Eten du ikarak. Ur zinezko kloratu laino grisak baxu Hartxintxarrak bisturi Oinen amenazu Atorra bustiaren Azpitik txeratsu Argizagi ederra, argi egidazu.
Aetz Etxart Sarasola | Koblaka
2024/08/17
Aetz Etxart Sarasola. Urdiñarben jaio zen (Zuberoa), 2004an. Sohütako ikastolan hasi zen bertsotan, Xan Alkhatekin, eta Larzabaleko (Baxenafarroa) Manex Erdozaintzi kolegioan eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko bertso eskolan segitu zuen. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan parte hartu izan du, eta birritan kantatu du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ozazeko (Zuberoa) bertso eskolan aritzen da egun. Koblaka Doinua : Oihan Beltzean Larraine edo Iruri xokotik koblen melodia ezagün haiek ützi deiküen ekhi izpiak orano argitzen dü egün haien botzak bortüen artetik oihartzüna beitü hürrün Etxahun eta Ligetxen ildotik gük ere ikas dezagün Bertsoz bertso, errimaz errima herri baten historia kanto poema eta pastoralez beterik dügü memoria hazi berriak erein nahian hau beita gure xedia bertso eskolatik arra abia dadin esperantxaren txoria Oihan beltzetik argi leinürüa aitzina joan ahala txori ttipiak zabaltü dezan osoki bere hegala lotüra sendoz hitz bardin batez zelüa zabal dezala deskubri dezan mügen gainetik den libertate zabala 7 kolore ezberdinekin betatzen da ortzadarra gure hitzaren hats berritzeko bada oroen beharra erreka ez dadin hola agortü behar dü itürri azkarra aitzina joanez bere bidean lotüz oroen indarra

Podcast reviews

Read Bertso jarriak podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Bertso jarriak relevant audience podcasts


What do you want to promote?