
Advertise on podcast: 25. fotograma
This podcast has
11 episodes
Language
EnglishPublisher
BerriaExplicit
No
Date created
2021/09/21
Latest episode
2021/09/26
Average duration
31 min.
Release period
68 days
Description
Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa... Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.
Unlock 25. fotograma podcast Email contact info,
Listeners & Audience details
Email contact information
Direct podcast contact details

Listeners
Audience numbers & engagement insights

Audience details
Podcast Insights

Podcast episodes
Check latest episodes from 25. fotograma podcast
25. fotograma Irailak 25, Zinemaldiaren errepasoa
2021/09/26
Sarien zein Zinemaldiaren inguruko errepasoa egiteko bildu dira Uxue Arzelus, Urtzi Urkizu, Mikel Zumeta eta Ane Eslava 25. fotograma-ren azken saioan.
25. fotograma Irailak 24
2021/09/24
Bihar amaituko da Donostiako 69. Zinemaldia, eta gaur atzera begiratzen eta balorazioak egiten hasi gara. Mikel Zumeta kritikariak Sail Ofizialaren inguruko begirada panoramikoa eskaini digu, eta lehenengo apustuak egin ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak saileko pelikula bat aztertu du, eta Culinary Cinemako beste bat.
Lehen Planoan Maru Solores zinemagilea izan dugu, haurdunaldiak, erditzeak eta bizitzaren lehen egunek haurrengan izan dezaketen eragina aztertzen duen ‘Aztarnak’ filma erakutsiko baitu Zinemira sailaren itxieran.
Azkenik, Urtzi Urkizu kazetariak zutabea ekarri digu Kursaaleko zubitik.
Hau izan da Kursaaletik egin dugun azken podcasta; biharkoa Berria-ren erredakziotik egingo dugu. Itxiera gala jarraituko dugu, eta bukatzerakoan, laburpena eta balorazioak partekatuko ditugu.
25. fotograma Irailak 23
2021/09/23
Zinemaldiaren zazpigarren egunean, tarte bat hartu dugu aurtengo filmei eta Zinemaldiaren zenbait erabakiri ikuspegi feministatik heltzeko, Amaia Garcia zinema kritikariarekin.
Lehen Planoan, Aitor Merino izan dugu. Bere familiaren erretratu pertsonal bat egin du ‘Fantasía’ filmean, eta xehetasun gehiago eman dizkigu.
Uxue Arzelus kritikariak Perlak ataleko bi film aztertu ditu: Sean Bakeren ‘Red Rocket’ eta Jane Campionen ‘The power of the dog’.
Urtzi Urkizuk bere zutabea ekarri du Kursaaleko zubitik, cowboy kapela jantzita.
25. fotograma Irailak 22
2021/09/22
Johnny Depp aktore estatubatuarrak bigarren Donostia saria jasoko du gaur. Polemikaz betetako sari bat da, aktorearen bikotekide ohiak tratu txarrak egitea egotzi ziolako. Deppen hitzak jaso ditugu, baina baita (H)emen elkarteak gai horren eta beste batzuen inguruan adierazitakoak ere.
Gaur estreinatuko dute Zinemira sailean Maider Oleagaren ‘Kuartk Valley’ dokumentala. Baliabiderik gabe, baina ilusioz, beren kabuz lehen euskal westerna sortu zuten bi lagunen istorioa jasotzen du. Zinemagilea elkarrizketatu dugu Lehen Planoan.
Mikel Zumetak ‘Enquete sur un Scandale d’Etat’ eta ‘Quién lo impide’ filmen kritikak egin ditu, eta Uxue Arzelusek, berriz, ‘Fantasia’ eta ‘Amparo’.
Urtzi Urkizuk zutabea egin du Kursaaleko zubitik; soinuei eta zaratei erreparatu die.
25. fotograma Irailak 21
2021/09/21
Gaur gauean, Euskal Zinemaren Galan erakutsiko duten Hondalea filmaren zuzendaria Asier Altuna izan dugu Lehen Planoan.
Egunero bezala, Mikel Zumetak sail ofizialeko filmeen berri eman digu; eta Uxue Arzelusek, berriz, Horizontes Latinos eta Zuzendari Berriak sailetako bi pelikula aletu dizkigu.
Kursaaleko Zubitik bere zutabea ekarri digu Urtzi Urkizu kazetariak.
25. fotograma Irailak 20
2021/09/20
Xabier Erkizia soinu artista eta ikerlariak ‘O Gemer’ film esperimentala estreinatu zuen atzo Zinemira sailean, idi gurdien hotsak munduan zehar egindako ibilbidea aztertzen duen lana, eta harekin mintzatu gara. Lehen Planoan.
Sail Ofizialean hiru film estreinatu dituzte: Alina Girgore errumaniarraren
‘Blue Moon’, Claudia Llosa perutarraren ‘Distancia de rescate’ eta Claire Simone ingelesareen ‘Vous ne desirez que moi’. Horiei buruz hitz egin digu Mikel Zumetak; Uxue Arzelusek, berriz, Zuzendari Berriak saileko ‘Mass’ eta ‘Inventura’ lanak aztertu ditu.
Kursaaleko Zubitik atalean, Urtzi Urkizuk nerabeak erretratatzen dituzten filmak hartu ditu hizpide, eta Paul Urkijok filmatu behar duen ‘Irati’ filmaz ere solastatu da.
25. fotograma Irailak 19
2021/09/19
Kimuak-ek, euskal film laburrak babesteko eta bultzatzeko helburua duen egitasmoak, aurtengo Zinemira saria jasoko du, asteartean, eta proiektuko arduradunetako bi elkarrizketatu ditugu Lehen Planoan atalean, Txema Muñoz eta Esther Cabero.
Sail Ofizialean gaur hiru estreinaldi izan dira: Laurent Cantet frantziarraren 'Arthur Rambo'; Tea Lindeburg daniarraren lehen film luzea, 'As in Heaven'; eta Ines Barrionuevo argentinarraren 'Camila saldrá esta noche'. Gaur ere Mikel Zumeta kritikariak horiek aztertuko du; Uxue Arzelusek, berriz, Zuzendari Berriak eta Zinemira sailetatik deigarri egin zaizkion bi pelikula hartu ditu hizpide: 'Josefina' eta 'Pandemic Tour 2020 Belako'.
Urtzi Urkizu kazetariak ere begiratu dio egunari, aterkiaren babesean, Kursaaleko zubitik.
25. fotograma Irailak 18
2021/09/18
Gaur gauean Joxe Miguel Etxeberria Alvarez 'Naparra'-ren kasuaren inguruko 'Bolante baten istorioa' estreinatuko dute Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek. Alforjarekin mintzatu gara Lehen Planoan.
Mikel Zumeta kritikariak Lucile Hadzihalilovic frantziarraren 'Earwig' eta Terence Davies ingelesaren 'Benediction' filmak aztertu ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak eta Zuzendari Berriak sailetako bi filmen kritikak egin ditu: 'Competencia oficial' eta 'Unwanted'.
Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskaini digu Urtzi Urkizu kazetariak. Sail Ofizialean estreinatu duten Iciar Bollainen 'Maixabel' hartu du hizpide.
25. fotograma Irailak 17
2021/09/17
Sail Ofizialean Maixabel Lasaren istorioa jasotzen duen Iciar Bollainen filma aurkeztuko dute bihar. Izen bera du filmak: Maixabel, eta hura ekoitzi duen Koldo Zuazua elkarrizketatuko dugu jarraian, lehen planoan.
Sail ofizialeko filmeei, so egingo die Mikel Zumetak kritikariak; Uxue Arzelusek, berriz, beste sailetako filmen hautaketa egingo du bere kritiketan. Egunero partekatuko dituzte beren ikuspuntuak Zumetak eta Arzelusek podcastean.
Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskainiko digu egunero Urtzi Urkizu kazetariak.
0 atala
2021/09/13
Donostiako Zinemaldiari buruzko 25. fotograma podcast-aren 0 atala. Bertan, saioan jorratuko diren gaiak azaltzen dira; elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa... Saioa irailaren 17tik aurrera izango da entzungai.
Bortxak zeharkatuta
2019/11/20
Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, bortxakeria horren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz arituko gara. Horretarako, Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak izan ditugu gurekin.
Podcast reviews
Read 25. fotograma podcast reviews
Podcast sponsorship advertising
Start advertising on 25. fotograma relevant audience podcasts
You may also like to advertise on these Podcasts

4.9564199
On The Ledge
Jane Perrone

4.8179188
Cabot Cove Confidential
Cabot Cove Confidential

4.92282376
Off Menu with Ed Gamble and James Acaster
Plosive

4.8215387
Voices of Your Village
Seed & Sew

4.5646761
Tales to Terrify
Drew Sebesteny

4.8175185
Contemplify
Paul Swanson | Contemplative Shoveler

4.4117447
Original Science Fiction - Makeshift Stories
Vern Hume

4.4134366
UI Breakfast: UI/UX Design and Product Strategy
Jane Portman

4.4413943
Felonious Florida
Felonious Florida

4.65487
Blood & Syrup: A Vampire the Masquerade Podcast
Dumb-Dumbs & Dice