1843398532
Berriketan

Advertise on podcast: Berriketan

This podcast has
415 episodes
Language
English
Publisher
Berria
Explicit
No
Date created
2025/10/01
Latest episode
2026/10/22
Average duration
15 min.
Release period
2 days

Description

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.

Unlock Berriketan podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Podcast episodes

Check latest episodes from Berriketan podcast


Hamar urte justiziaren arrastorik gabe
2026/10/22
Elhadji Ndiayeren heriotza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamar urte bortizki atxilotu zuen Espainiako Poliziak semaforo batean geldituta zegoela, konorterik gabe eraman zuten polizia etxera eta handik hilik atera zen. Auzia artxibatu zuen epaileak eta, beraz, inoiz ez da argitu haren heriotza. Duela hamar urte gertatutakoaz eta horrek izan dituen ondorioez mintzatu zaigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetaria. Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Alderdiak, lehiarako prest
2026/10/21
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Koalizioak osatzeko epea bukatuta, alderdi gehienek haien hautagaiak eta mezu nagusiak aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian. Azaroaren 29an izanen dira hauteskundeak, eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak alderdien egoera aztertu du gaurko atalean. Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gazteek altxatu dute Europa
2026/10/20
Europan piztu diren protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lizeoko ikasleen protesta handien eta Frantziako Poliziaren oldarraldi bortitzen ondotik, protesta erraldoiak eta istilu larriak izan dira Frantzian. Bizimodu duin baten alde saldoan atera dira karriketara. Ez han bakarrik; antzeko suak Europa osoan pizten ari dira, protesta handiak egiten ari baitira Albanian, Italian, Belgikan, Portugalen eta Espainian. Gazteak karrikara atera dira, eta mobilizazio horiei buruz aritu zaizkigu Leire Casamajou Elkegarai eta Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko kazetariak. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Museo kolonialisten zorra
2026/10/19
Museoen deskolonizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europan eztabaida irekita dagoen arren, museo asko uzkur agertzen dira kolonialismoaren bidez eskuratutako obrak eta piezak itzultzerako orduan, baita haien obrak testuinguruan jartzeko tenorean ere. Beste maila batean bada ere, Euskal Herrian badago zer hausnartua museoak deskolonizatzeko prozesuari buruz. Xalbat Alzugarai Etxeberri BERRIAko kultur kazetariak eman dizkigu gaiaren inguruko azalpenak. Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Saria asimetriari
2026/10/18
Nobel sarietako diskriminazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten zientzietako sari guziak gizonei eman dizkiete, baina hau ez da salbuespena. 1901ean saria banatzen hasi zirenetik, 26 emakume zientzialarik baino ez dute jaso Nobel saria. Gizonen artean, gainera, gehien-gehienak iparralde globalekoak izaten dira. Diskriminazio horren inguruan aritu gara Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia komunikatzaile eta BERRIAko kolaboratzailearekin. Horretaz gainera, zientziaren eremuan emakumeek bizi duten diskriminazioaz aritu zaigu Haize Oiartzabal Aizpuru BERRIAko zientzia gaietako kazetaria. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Dena mugatzen duen esaldia
2026/10/15
Prefeturak euskararen aurka egindako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako Prefetak Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua baliatu du herriko etxeek euskarari buruz hartutako erabakien aurka egiteko. Batetik, zenbait herriko etxek euskararen aitortza ofiziala egin dutea eta prefetak horiei buru egin die; bestetik, euskara normalizatzeko neurri batzuen aurka ere egin du. Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluak dituen ondorioez aritu gara Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariarekin. Atal hau aurrekoarekin lotuta d**o: Dena alda dezakeen esaldia  Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Dena alda dezakeen esaldia
2026/10/14
Frantziako konstituzioa aldatzeko proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek egin dute, eta babesa biltzen hasiak dira, urte bukaera baino lehen Frantziako Asanblean eztabaidatu dadin. Hizkuntza gutxituentzat zama bihurtu den 2. artikulua aldatu nahi dute, besteak beste; ez dezaten euskararen eta egoera berean dauden beste hizkuntzen aurka erabili. Proposamenari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Lehenbiziko galbahea
2026/10/13
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lehenbiziko fasean 42 bertsolari aritu dira lehian, baina 17 baizik ez dira hurrengo fasera igaro. Finalaurrekoak urriaren 24an hasiko dira, eta azken txapelketako finalistak sartuko dira lehian. Lehenbiziko faseari buruz aritu zaizkigu Iratxe Muxika Karrion eta Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak. Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
AHT: ezezkoaren eta ezinaren artean
2026/10/12
AHTaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 20 urte iragarri gabe hasi ziren makinak lanean, Arratzua-Ubarrundian (Araba). Ordurako hamar urte zeramaten oposizio mugimenduak proiektuaren kontra borrokan. Euskal Herriko historia garaikideko borroka nagusietako bat izan da AHTaren kontrakoa. Urte hauetan dirutza gastatu dute, eta oraindik lanak ez dira bukatu. AHTaren proiektuaz eta haren kontrako borrokaz aritu gara Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariarekin. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Nor d**o hedabide handien atzean?
2026/10/11
Hedabide handien kontrola du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Masa hedabideak geroz eta esku gutxiagoren menpe daude, eta esku horiek, gainera, eskuin muturrera lerratuta daude. Hedabideen kontzentrazioaz eta haien kontrola dutenei buruz aritu gara Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariarekin.
Amnistiaren labirintotik irtetear
2026/10/08
Amnistia legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024an onartu zuten arren, Espainiako Auzitegi Gorenak trikimailuak egin ditu ez betetzeko. Orain Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Amnistia legea betetzeko esan dio Gorenari, eta Pablo Llarena epaileak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren kontrako atxilotze agindua bertan behera utzi du. Eneko Compains EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakasleak azaldu digu bi urte hauetan amnistia legearekin gertatutakoa. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Ikasleak (eta kaleak) sutan
2026/10/07
Lizeoetako ikasleen protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Parisko aldirietako lizeo batean egin zuten mobilizazioa berehala zabaldu da beste leku batzuetara. Ipar Euskal Herrian urriaren 1etik ari dira protestan, lizeoetako atariak blokeatuz eta karrikan manifestazioak eginez. Polizia gogor oldartu da ikasleen aurka mobilizazioetan, baina horrek ez ditu ikasleak gelditu. Protesta hauen xehetasunak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak. Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Aspaldi hasi zen partida
2026/10/06
Erdi Aroko jokoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dadoak, xakea, karta jokoak… Erdi Arotik (eta lehenagotik ere dadoen kasuan) jokatzen du gizakiak tresna horiekin, eta beste joko batzuetara ere bai, noski. Horien berri dugu aurkitutako aztarnengatik, zein artxiboetako dokumentazioarengatik. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria Donostiako Jokoenea museoan egon da, eta han Erdi Aroko jokoez ikasitakoak kontatu dizkigu. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Funanbulistaren azkenengo saioa?
2026/10/05
Espainiako gorteetarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ostiralean etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota zituzten Espainiako Kongresuan, eta hiru egun beranduago hauteskundeak aurreratzea erabaki du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Azaroaren 29an izanen dira, eta alderdiak prest daude kanpainarako. Etxebizitzaren gaiari probetxu atera nahi dio PSOEk, eta gobernuaren kontrako plebiszitu bezala aurkeztu nahi ditu PPk. Testuingurua azaldu digute Igor Susaeta Mundua saileko koordinatzaileak eta Iosu Alberdi Politika saileko koordintzaileak.
Agirreren itzalaren atzetik
2026/10/04
Agirre lehendakariaren figura du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken hilabeteotan Jose Antonio Agirreren legatua goratu dute EHBilduko eta EAJko politikariek, eta ika-mika ere izan dute, jeltzaleek beretzat duten erreferentziazko figura EHBilduk aldarrikatu duelako. Gauza batean ados jarri dira: Loiuko aireportuari 'Agirre lehendakaria' izena paratzea adostu dute. Aitor Biain BERRIAko Politika saileko kazetariak tirabira honen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Podcast reviews

Read Berriketan podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Berriketan relevant audience podcasts


What do you want to promote?