446746486
Xerezaderen Artxiboa

Advertise on podcast: Xerezaderen Artxiboa

Categories
Country
United States
This podcast has
129 episodes
Language
English
Explicit
No
Date created
2011/06/27
Latest episode
2026/08/25
Average duration
-
Release period
106 days

Description

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.

Unlock Xerezaderen Artxiboa podcast Email contact info,
Listeners & Audience details

Email contact information

Direct podcast contact details

Listeners

Audience numbers & engagement insights

Audience details

Podcast Insights

Social media

Check Xerezaderen Artxiboa social media presence


Podcast episodes

Check latest episodes from Xerezaderen Artxiboa podcast


Nathaniel Hawthorne: “Harrizko aurpegi handia”
2026/08/25
Herri txiki bateko biztanleak aspaldiko profezia bat betetzearen esperoan daude. Gertuko mendi batean harkaitz bitxi bat d**o, giza aurpegi baten antza duena. Itxura onberako begitartea da —benetan begitarte bat bada—, eta profezia batek dio egunen batean aurpegi hori bera duen gizaki bat azalduko dela herrian, guztien bizitzak hobetuko dituena. Nork beteko ote du profezia? Sortuko ote da inoiz halako gizakirik? Zelan mamitzen da benetan profezia bat?
Marjorie Bowen: Sagar txinatarra
2026/05/20
Atmosfera ilunak eta tentsioz eta malenkoniaz betetako misterio psikologikoa nahasten dituen ipuin gotikoa.
Nikolai Gogol: Sudurra
2025/04/25
Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria da! Beraz, zure islari begiratzen diozun hurrengoan, gogoratu zure sudurrari estimu pixka bat ematea.
Ana Morales: Trans Kafka: Metamorfosiarako hitzoste bat
2025/01/09
Zenbait gogoeta Kafkaren Metamorfosiaz, ortzadar betaurrekoak jantzita egindakoak.
Franz Kafka: Metamorfosia (3. zatia)
2025/01/09
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko hirugarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
Franz Kafka: Metamorfosia (2. zatia)
2025/01/09
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko bigarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
Franz Kafka: Metamorfosia (1. zatia)
2025/01/09
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)
2024/04/25
Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat,  balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoan dabiltzan pertsonaiak.
Rokeya Sakhawat Hossain: Sultanaren ametsa
2023/12/30
Zientzia-fikzio feministaren aurreneko adibideetako bat, irudimenez eta umorez idatzitakoa.
Anton Txekhov: Korista
2023/08/15
Bi emakume aurrez aurre: korista eta emaztea. Alboko gelan, ezkutaturik, “salbatu” beharreko gizona. Ipuinaren amaieran zeure buruari galdetuko diozu: zer gertatu da benetan hemen?
Edna Saint Vincent Millay: poemak (1. zatia)
2023/04/23
Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. *Atal honetako bi zatietan entzuten den musika guztia Musopen.org webgunetik hartua da.
Neil Gaiman: Zaldun kontuak
2023/01/02
Edadeko andre batek Grial Santua aurkitzen du bigarren eskuko gauzen denda batean. Baina xerka handi baten jomuga da Griala aspaldi handiko garaietatik… Ipuin hau Rosa Moralesi eskainia da, in memoriam.
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (3/3)
2022/08/14
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (2/3)
2022/08/14
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (1/3)
2022/08/14
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.

Podcast reviews

Read Xerezaderen Artxiboa podcast reviews


0 out of 5
0 reviews

Podcast sponsorship advertising

Start advertising on Xerezaderen Artxiboa relevant audience podcasts


What do you want to promote?